Borrar
Maialen Lujanbiok Txapelketa Nagusia irabazi zuen 2017an, bigarrenez. Manu Cecilio
Kartzelako ariketari izena aldatu dio Bertsozale Elkarteak; orain, 'Ganbarako lana' deituko da

Kartzelako ariketari izena aldatu dio Bertsozale Elkarteak; orain, 'Ganbarako lana' deituko da

Bertsolariek gai jakin bati buruz jarduteko bertsoaldi mota bat da, bitartean beste bertsolariak aparteko gela batean daudelarik, lehiakide horien jarduna entzun ezinik. 1960ko txapelketan Fernando Artola Bordarik asmatu zuen proba hori

Martes, 13 de septiembre 2022, 18:16

'Kartzelako lana'k hirurogei urte baino gehiago daramatza presente bertsolaritzan, eta Txapelketa Nagusia hastear dagoen hilabete honetan, Bertsozale Elkarteak jakinarazi berri du izena aldatuko diotela probari. Hala, 1960ko hamarkadako txapelketan Fernando Artola Bordarik asmatutako ariketa horri 'Ganbarako lana' deituko zaio aurrerantzean. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, aldaketaren asmoa «ariketaren izena eta izana elkarrengandik gertuago» egotea da.

Baina zertan datza orain izena aldatuko duen proba? 'Kartzelako lana' txapelketetan bertsolariek, banaka edo binaka, gai jakin bati buruz jarduteko bertsoaldi mota bat da, bitartean beste bertsolariak aparteko gela batean daudelarik, lehiakide horien jarduna entzun ezinik. Geroago, txandaka eta zozketaz jarritako ordenan, beste bertsolari horiek ere gai berari buruzko bertso-jarduna egingo dute. Proba horren helburua lehiakideek euren bertso jarduna prestatzeko besteen denbora berdina izatea da, gai berdinari buruz aritzerakoan.

Izen berriari dagokionez, Bertsozale Elkartetik azaldu dutenaren arabera, «ganbarak goxotasuna, isiltasuna, aurre-lana, … iradokitzen ditu. Etxean dagoen gela bat da, baina aldi berean aparte. Garuna edo logelari ere deitzen zaio ganbara. Garai bateko baserri lanetan, ganbaran edo ganerrean artoa aletu bitartean bertsotan egiten zen bertan eta zenbait bertsolariren entrenamendu edo lan-leku ere bada. Oroitzapen politekin lotu izan da normalean»

Hastear dagoen txapelketaren xehetasunak

Ekaineko aurkezpenean antolatzaileek jakinarazi zuten bezala, Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon hasiko da irailaren 24an, larunbatean. Hiru fasetan banatuko da: lehenengo fasea, finalaurrekoak eta finala. Lehenengo fasean hogeita hamasei bertsolari izango dira kantuan, herrialdeetako txapelketetatik sailkatutakoak. Sei bertsolariz osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera eta puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea.

Bi itzuli izango dituen finalaurrekoetan, berriz, hogeita lau bertsolari lehiatuko dira. Zehazki, lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.

Finalean, azkenik, zortzi bertsolari lehiatuko dira: 2017ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari; azkenean, puntu gehien batu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapelduna.

Azpimarratzekoa da pandemiak eraginda aurreikusitakoa baino urtebete beranduago ospatuko dela Txapelketa Nagusia, abenduaren 18an Iruñeako Navarra Arenan finala eskainiko duena, azken lauak Barakaldoko BECen egin ostean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kartzelako ariketari izena aldatu dio Bertsozale Elkarteak; orain, 'Ganbarako lana' deituko da