Borrar
Ehunka gazte hil zituen herrian 'zaldiak'. E. C.
KARRAMARROAK HAITZETAN

KARRAMARROAK HAITZETAN

ADARRAREN PUNTAK ·

ROBERTO MOSO

Viernes, 22 de noviembre 2019, 23:17

Euskal kostaldeko herri batean gaude. Egunero bezala goizalde berri batekin batera eguneroko zereginak martxan jarri dira berriz: kaioak zeruan, karramarroak haitzetan, portuko langileak kaian, tabernariak barretan... Kostaldeko beste portu askotan bezala aisialdirako ontziak arrantza-ontziak ordezkatzen ari dira, ohiko paisaia erabat alda tzen. Orain dela gutxi arte herriko diru-sarrerarik nagusiena zena, baztertuta geratzen ari da egunez egun, ezinbestean.

Eguneroko borrokan ari direnen artean Unatz gaztea dugu. Domu Santu eguna laster datorrela eta, kontratu txiki bat lortu du hilerriaren apainketan. Duela bi aste hasi zen dozena bat hilobitako hilarriak margotzen.

Informatika gradu bat eginda dauka Unatzek eta patroi ikasketak egiteko asmoa ere bai, baina orain, lehentasuna, gidabaimena ateratzea da. Horrelako lantxoak onartzera behartuta dago, txokoko koadrilakoek barre egiten badiote ere. Enterradoreak berak eskaini zion lana. «Urrian diru apur bat egin dezakezu hilerrian, 50 euro hilobiko».

Eta horretan dabil mutikoa oraintxe bertan, epitafio baten hizki guztiak lixatzen eta garbi tzen, gero margo berriaz pintatu ahal izateko. Oso esaldi luzea da hau. Gehienak baino askoz luzeagoa, hildakoaren izenaz gain honako hau irakur daiteke: «1989-6-27. Auto istripuan hil zen, 20 urte zituela. Bere gurasoek eta anaia biek otoitz bat eskatzen dute haren omenez». Horren testu luzea konpondu beharrak Unatz gogaitzea lortu du: «Hilobiko 50 euro? Berbako kobratu beharko nuke». Bere neskalagunaren osabaren hilobiak eta honen belaunaldi bereko beste hainbatenek ez dute horrenbeste azalpen idatzita. Orduan konturatu da mutila. «Klaro. Zergatik batzuk bai, idatzi eta denen begien aurrean ipintzen dira, ertzak ondo leunduta eta hizki bakoitza fin margotuta. Hildakoak ezberdintzeko. Heriotza eta entierro garbi bat, argi gera dadin, inork epaitu aurretik. Adin eta garai bertsuan hil ziren drogazaleekin nahastu barik».

Kostaldeko herri honetan asko dira laurogeiko hamarkadak utzitako zauriak. Uholdeak, beste hainbat lekutan zoritxarreko ondorioak utzi zituztenak, are eta larriagoak izan ziren hemen. Larriak, baita ere, garai hartako gatazkak ekarritako ezbeharrak eta herriko gazteen artean 'zaldiak' eragindako sarraskiak.

Hamarkada hartatik urte asko pasa badira ere, sakonak dira oraindik utzitako aztarnak.

Izenik gabeko herri hartan kokatzen du Ekaitz Goienetxeak, Bermeoko idazleak, bere lehenengo eleberria: 'Zaldi Mamarroa'. Harrigarria bada ere, Ekaitz, 1982. urtean jaioa, oso txikia zen hori guztiori gertatu zenean. Kontatzen duen guztia beste batzuen testigantzatik eta izugarrizko dokumentazio lanetik dator. Oroitzapenak eta ondorioak uztartuz, herriko zenbait seme-alabek kontakizun bat osa tzen dute: garai baten isla ederra.

Liburuaren aurkezpenean ongi azaltzen denez: «Ehunka gazte hil zituen herrian 'zaldiak'; edo haren gainean etorri zen hiesak. Baina hura ez zen izan belaunaldi motel, triste bat; aitzitik, musika, sexua eta parranda maite zituzten; amets, jolas eta borroka egin zuten, eta bizitzak zekarzkien aukera guztiak deskubritu nahi izan zituzten. Baita heroina ere». Karramarroak haitzetan egon ziren ezkutuan luzaroan. Horietako menpekotasun asko beranduegi deskubritu ziren.

Ikastetxetara eramateko moduko liburua da hau, benetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo KARRAMARROAK HAITZETAN