Borrar
Karmelo Landak 'Bilbon dabil Gabriel Aresti' liburua aurkeztuko du ostegunean, Bilbon

Karmelo Landak 'Bilbon dabil Gabriel Aresti' liburua aurkeztuko du ostegunean, Bilbon

Abenduaren 16an izango da, 19.00etan, Euskaltzaindiaren Aretoan

Paul Picado

Domingo, 12 de diciembre 2021, 21:37

Karmelo Landak 'Bilbon dabil Gabriel Aresti' liburua aurkeztuko du abenduaren 16an, 19.00etan, Euskaltzaindiaren Aretoan. Landak idatzitako azken liburu honetan, Gabriel Aresti hain zuzen bizi izandako, bere testuetan aipatutako eta egondako lekuetatik ibilbidea egiten du. Geldialdi bakoitzean, Arestiri buruzko xehetasunak ematen ditu.

Gabriel Aresti Bilboko euskal idazle eta poeta berritzaileenetariko bat izan zen. 60ko hamarkadan poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko. Horrela, Karmelo Landak, Bilboko gizarte, kultura eta hizkuntza arloko gatazkak ere jasotzen ditu bere lanean.

Berez, Bilbo sakon ezagutzeko saiakera da, baina baita euskara ikasteko gida ere, izan ere, audio material osagarria ere bildu du, Bilbo Hiria irratian egindako izen bereko saioan egindako elkarrizketa batean. Irratiaren webgunean bertan (bilbohiria.eus), Landaren eta Xabier Monasterioren arteko elkarrizketa entzun daiteke.

Esan bezala, Bilboko zenbait lekuetatik egiten du ibilbidea Landak, eta ibilbide horiek, gainera, datozen hilabeteetan antolatu diren ibilbide gidatuetan egin ahalko dira. Liburua Erroa argitaletxeak kaleratu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan eta Gabriel Aresti Kultur Elkartearen ekimenez.

Joan den abenduaren 2an dagoeneko Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan aurkeztu zuen Landak bere liburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere parte hartu zuela, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barruan. Oraingoan, berriz, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egingo du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Karmelo Landak 'Bilbon dabil Gabriel Aresti' liburua aurkeztuko du ostegunean, Bilbon