ELKAR ARGITALETXEA

Karmele Mitxelenaren 'Marrubizko uda' eleberriak irabazi du Mikel Zarate haur literatura garaikurra

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean sortutako lehiaketa da hauxe, Lezamako gizaseme eta euskal kulturako sortzaile eta sustatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 29 de junio 2022, 22:19

Karmele Mitxelenaren 'Marrubizko uda' eleberriak irabazi du aurtengo Mikel Zarate haur literatura garaikurra. Orotara hamabi bat obra lehiatu dira aurtengo txapelketan. Epaimahaiak lan honen umore eta ironia ikaragarria goraipatu ditu, familia baten nondik-norakoak eta xelebrekeriak maisuki kontatzen dituelarik.

Publicidad

Aurtengo edizioko epaimahaia Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatu dute. Oiartzungo (Gipuzkoa) idazleak orotara 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du liburua lantzeagatik, eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du lan hauxe datozen hilabeteotan.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean sortutako lehiaketa da hauxe, Lezamako gizaseme eta euskal kulturako sortzaile eta sustatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Hala, aurtengoa hamabigarren edizioa du egitasmoak, pasa den urtean ez baitzen ospatu. 2020ko Mikel Zarate saria Miren Agur Meabe idazlearentzat izan zen.

Mikel Zarate idazle eta apaiz katoliko bizkaitarra izan zen, baita euskara irakasle izan hainbat urtetan. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu zituen, hala nola, itzulpena, poesia, saiakera, nobela edota narrazioa.

Karmele Mitxelena Etxebeste, aldiz, idazle gipuzkoarra dugu. Irakasletza eta Haur Hezkuntzako graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, irakasle lanetan ibili izan da, baita bertsogintzarako, nahiz narratibarako hainbat obra ondutakoa ere, esparru horietan hainbat sari jaso dituelarik. 2019an, esaterako, 'Erakusleihoan' album ilustratuagatik Peru Abarka saria irabazi zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad