Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 29 de junio 2022, 22:19
Karmele Mitxelenaren 'Marrubizko uda' eleberriak irabazi du aurtengo Mikel Zarate haur literatura garaikurra. Orotara hamabi bat obra lehiatu dira aurtengo txapelketan. Epaimahaiak lan honen umore eta ironia ikaragarria goraipatu ditu, familia baten nondik-norakoak eta xelebrekeriak maisuki kontatzen dituelarik.
Aurtengo edizioko epaimahaia Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatu dute. Oiartzungo (Gipuzkoa) idazleak orotara 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du liburua lantzeagatik, eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du lan hauxe datozen hilabeteotan.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean sortutako lehiaketa da hauxe, Lezamako gizaseme eta euskal kulturako sortzaile eta sustatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Hala, aurtengoa hamabigarren edizioa du egitasmoak, pasa den urtean ez baitzen ospatu. 2020ko Mikel Zarate saria Miren Agur Meabe idazlearentzat izan zen.
Mikel Zarate idazle eta apaiz katoliko bizkaitarra izan zen, baita euskara irakasle izan hainbat urtetan. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu zituen, hala nola, itzulpena, poesia, saiakera, nobela edota narrazioa.
Karmele Mitxelena Etxebeste, aldiz, idazle gipuzkoarra dugu. Irakasletza eta Haur Hezkuntzako graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, irakasle lanetan ibili izan da, baita bertsogintzarako, nahiz narratibarako hainbat obra ondutakoa ere, esparru horietan hainbat sari jaso dituelarik. 2019an, esaterako, 'Erakusleihoan' album ilustratuagatik Peru Abarka saria irabazi zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.