Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karmele Jaio idazle eta kazetariak irabazi du Euskarazko Literaturako Euskadi Saria, 'Aitaren Etxea' lanagatik. Halaber, Iñigo Astiz eta Miren Asiain aitortu dituzte 2020. urteko euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Lan Literarioaren Ilustrazioa modalitateetan, hurrenez hurren.
Jaiok iaz argitaratu zuen 'Aitaren etxea', eta eleberrian maskulinitatea eraikitzeko moduak aztertu ditu hiru protagonista nagusiren bitartez. Zaintza eta gizonen eta emakumeen arteko harremanetan sakondu du, eta epaimahaikideak, irakurleak bezala, bere lanarekin maitemindu dira.
Esperientzia handiko kazetaria da Karmele Jaio, hainbat hedabidetan kolaboratu izan duena. Emakundeko komunikazio arduraduna izan zen, eta 2004ra arte ez zen murgildu literatura munduan, 'Hamabost zauri' ipuin liburuarekin debutatu zuenenean. Ordutik, beste hainbat narrazio, eleberri eta poesia liburu idatzi ditu, gaur 'Aitaren etxea' bere azken lana saritu duten arte.
Esan bezala, beste bi sarituak Iñigo Astiz eta Miren Asiain izan dira. Astizek 'Joemak eta Polasak' liburuari esker Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako saria lortu du eta Asiainek 'Lora, un millón de ostras en lo alto de la montaña' laneko ilustrazioei zor die Lan Literarioaren Ilustraziokoa. Bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman ditu ezagutzera aurtengo lehenengo hiru Euskadi Literatura Sarien irabazleak, Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldi batean. Eta irabazleei adierazi dienez, «sarien aitormena egitea zuen ohiko irakurleengana eta irakurle berri izan daitezkeenengana zubi bat eraikitzeko modua da. Zuen ohiko irakurleak gaur pozik daude Euskadi Literatura Sarien aitormen hau jaso duzuelako. Arrazoi beragatik hurbil litezke beste batzuk zuen liburuak eskuratzeko eta irakurtzeko pozbide horretara».
Aurtengo Euskadi Literatura Sariak azaroaren 19an banatuko dira, Bilboko Azkuna Zentroan egingo den ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak bilduko dira. Datorren astean iragarriko dira gainontzeko lau modalitateetako irabazleak: Literatura Gaztelaniaz, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.