Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 15 de marzo 2021, 20:27
Karlos Aretxabaletak eskuratu du Kaixomaitiaren I. Kontaketa Erotikoen lehiaketaren lehen saria, 'Adiorik ez' obrarengatik. Bigarren saria, aldiz, Irati Goikoetxeari eman diote, 'Gizarte Egitura' izeneko lanarengatik. Izan ere, kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearekin elkarlanean gauzatutako lehendabiziko Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu zuten asteburu honetan Donostian. Lan irabazle oro kaixomaitia.eus webgunean irakurri daiteke. Era berean, gainontzeko idazlanak urtean barrena plazaratuko dituzte bertan, hauetako batzuk podcast formatuan argitaratuko direlarik.
Pasa den urteko azaroan martxan jarritako lehiaketan orotara 83 idazlek parte-hartu dute, horietatik zortzi finalera ailegau direlarik. Zortzi hauek txapelketako epaimahai honek hautatu zituen, hala nola, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia kaixomaitiako arduradunak.
Aipatu bezala, lehendabiziko saria Karlos Aretxabaletarentzat izan da, 'Adiorik ez' kontakizunarengatik. Aretxabalaetak kaixomaitiak emandako 1.000 euroko saria, Elkar opari txartela (100 euro) eta liburu sorta eskuratu ditu. Era berean, 3. saria, Joxemari Urteagak jaso du 'Metro bateko tartea' lanarengatik. Honek kaixomaitiak emandako 250 euroko saria, Elkar opari txarela (100 euro) eta liburu sorta eskuratu ditu. 2. saria, aldiz, aipatutako Irati Goikoetxearentzat izan da, 'Gizarte Egitura' obrarengatik. Goikoetxeak 500 euroko diru-laguntza jaso du (Kaixomaitiaren eskutik), baita ehun euroko Elkar opari txartela eta liburu sorta eraman ere.
Finalista hauez gain, beste bi garaikur ere eskaini dituzte, egindako lana eskerga aintzatesteko asmoz. Bi sari bereziak Ander Varelarentzat, «Zortzigarren artea» testuagatik eta Galder Guenagarentzat, «Berotariko Euskal Hiztergia» kontakizunarengatik izan dira.
Horrez gain, laugarren postutik zortzigarrenera ere garaikurrak eman zaizkie: 4- 'Hostoen Jolasa', Garazi Basterretxea; 5- 'Barrak eta barroteak', Perlata Kolektiboa; 6- 'Musika ulertezin batek', Maider Barañano; 7- 'Gizon baten itzala', Maddi Loiti; 8- 'Gatza', Hegoa Alvarez. Zazpi idazle hauek 100 euroko Elkar opari txartel bat irabazteaz gain, Elkar Argitaletxearen liburu sorta bat eraman dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.