Kantuari emana
Adarraren Puntan ·
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Adarraren Puntan ·
Hura 1976. urtea zen. Egunez egun dena aldatzen ari zen. Parkeko kioskoan 'informazio orokorreko' aldizkari berriak sortzen ziren perretxiko gisa. 'Cambio 16' agerkaria bere lerroburu harrigarriekin eta 'Interviu' bere titiburuekin nagusi ziren hiritarren begiradak biltzerakoan.
Zinema karteldegia 'Cria Cuervos' edo 'Canciones Para después de Una Guerra' filmekin berritzen zen. Legez kanpoko ikurrina alde guztien agertzen zen eta amnistia orokorraren aldeko aldarriak betetzen zituen kaleak. Musikaren munduak ere islatzen zuen giro hori guztia. Urrezko urtea izan zen kantautoreentzat. Urte hartan Raimonek Madrilgo pabiloi bat bete zuen katalanez abestuz, emanaldi historiko batean. Paco Ibañez, Rosa León, Luis Pastor eta beste batzuek isun etengabeei aurre egin behar izan zieten zentsuragatik eta euren errezitaldiak benetako manifestazio bihurtzen ziren.
Gurean, Gorka Knörr, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Urko eta Hibai Rekondo bezalako artistek ezin konta ahala istilutan amaitzen ziren kantaldi bero-beroak egiten zituzten. Ekitaldi horietan errepikatzen zen erritualetako bat 'gorena' zen: norbaitek lehen «gora Euskadi askatuta» botatzen zuen eta bertakoen erantzuna ozena bezain bortitza izaten zen. Gora Euskadi sozialistak ere quorum handia zuen urte haietan.
Baina erantzunek behera egiten zuten «gorek» jarraitzaile gutxiago izan ahala. «Gora Euskadi gorriak» lehen txistuak eragiten zituen, «gora Euskadi trotskista» edo «gora Euskadi beltza» bezalako beste batzuekin. Hala izaten zen urte hartan ikusi nituen kantaldi gehienetan, 16 urte nituela. Joaten nintzen garai haietako zirrarak bizitzeagatik, bizardun haien musikagatik baino gehiago. Sorpresa Santurtzin antolatutako kantaldi batean iritsi zen, Kabiezes auzoan hain zuzen ere. Oskorri eta Nafarroatik etorritako Fermin Balentzia izeneko bat zeuden kartelean. Bat-batean, lehen aldiz, «gorak» orientazioz aldatu ziren. «Gora Euskadi askatuta» aldarriak ohiko erantzuna izan zuen, baina «gora Euskadi gorria» eta «gora Euskadi maoista» leloen jarraipena ezohikoak suertatu ziren oso. Jakintsuren batek -beti zegoen baten bat- azaldu zigun kontua. ORT erakunde maoistak antolatutako jaialdia omen zen eta zonalde osoko militantzia deitua omen zuten.
Nire bigarren ustekabea Fermin Balentziaren eskutik etorri zen. Itxura eta liturgia edozein kantautorerenak ziren arren, han zerbait desberdina zegoen. Abestiak azaltzeko modua, kontakizun autobiografikoak, jota-kutsuko ahotsa, konposizioak... han magia sortu zen nonbait. Gogoratzen naiz handik gutxira diskoren bat eskuratzen saiatu nintzela, baina ez zeukan bakar bat ere salgai; izan ere, 71 urterekin argitaratu berri du lehen albuma. Bitxiena da oso tematu behar izan dutela hura konbentzitzeko. Txalaparta argitaletxekoek iaz, urte amaieran, lortu zuten.
Denbora honetan guztian Ferminek kantatzen eta konposatzen jarraitu du Potasas de Navarra enpresan lan egiten zuen bitartean. Euskal geografian zehar jarraitzaile ugari ditu, baina beti nahiago izan ditu distantzia laburrak, lagunarteko emanaldiak. Harrigarria da 'Txantxangorria', 'Las Cadenas de Navarra' edo 'Tafalla' bezalako kantak, inongo grabaziorik ezagutu gabe hain ezagunak izatea. 'Vivir Para Cantarla-Kantuari Emana' disko-liburuan, horiek eta beste guztiak daude; Fermin Balentzia gertuko, atsegin, aldarrikatzailearen kantuak. Kasu aparta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.