Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 15 de julio 2019, 21:50
Kantauri itsasoan hazitako lehen muskuilua merkaturatuko dute. Egungo arrain espezie askoren urritasunak azken urteotan gero eta arrantzontzi gutxiago egotea ekarri du. Askorentzat arrantzaren sektorearen etorkizuna akuikulturan omen dago. Edonola ere, aurkezten duen ekoizpen kostu altuak zalantzan jartzen du sektore honen merkaturatzea.
Pasa den astean Amarra Bizkaiko itsasoan hezitako lehendabiziko muskuilu marka aurkeztu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Amarra berehala merkaturatzen hasiko dira eta proiektu berri honek arrantzale eta itsasgizonen kopuruaren jaitsiera txikitzen lagundu dezake.
Azken urteotan arrantza sektorea bolada txarra pairatzen dabil. Esparru honetan proiektu berri honek lanpostu berriak sortu ditzake eta etorkizun hobeago bat laguntzen sortu. Egitasmo berri hau Aztik, Lekeitioko eta Ondarroako kofradiek, Gipuzkoako kofradien federazioak eta Arrankoba eta Itsaskorda enpresek sortu dute. Enpresa publiko-pribatu hauek sortutako ekimenaren atzean ikerketa lan izugarria dago, 8 urte inguruko ikerketa lana.
Txomin Lasarte Matxitako Moluskoak proiektuaren kudeatzaileak helarazi duenez: «Itsas zabalean muskuiluak hazten ditugun moduan ez dut uste munduan inork ekoizten dituenik». Horrexegatik bere esanetan »berritzailea« da egitasmo hau.
Hiru aste barru helduko dira euskal kostaldean hazitako lehen muskuiluak euskal arrandegi, jatetxe eta merkatuetara. 100 tonako ekoizpenarekin hasi dira eta epe laburrera 500-600 tona ingurura iritsiko direla aurreikusi dute, 8 urteren buruan 1.000 tona ingurura iritsiz. Gainera, ostrak ekoizten eta merkaturatzen hasiko dira. Esparru honetan aitzindari izatea bilatuko du Matxitxako Moluskoak egitasmoak.
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariak nabarmendu duenez: «zaila da halako proiektuak aurrera ateratzea, gihar finantzario handia eskatzen duelako». Dimentsio ikaragarri hauetako proiektuek inbertsio izugarria eskatzen dute egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.