Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 21 de diciembre 2022, 16:45
Ene Kantak-ek euskarazko 'Emozio Festa!' ikuskizuna eskainiko du Campos Elíseos antokian ostiral honetan, abenduaren 23an, (16.00etan) eta asteartean, hilaren 27an (18. 30ean).
Bertan, Eneko eta Nerea eskolara itzuliko dira, eta, horrela, abentura berri batean murgildu ere. Oraingo honetan, eskolako lehen eguna izango dute oinarri. Egun horretan, denak daude urduri: gurasoak, irakasleak, eta nola ez, gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera honetan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poza...
Berriz ere, udan ikusi ez dituzten lagunekin egingo dute topo, eta oraingo honetan, gure bi protagonistek ikasle berri bat ezagutuko dute, eta ez edonor: honek guztiak izutuko ditu, eta gure lagunek egoera zail eta berri honi aurre egin beharko diote.
Gainera, Enekok zeliakoa dela azalduko die lagunei. Nola esango die? Zer suposatuko du horrek ikasgelan? Barre egingo diote? Musikaz, dantzaz eta barrez beteriko abentura berri honetan publikoa emozioetan murgilduko da. Emozio horiek guztiak beharrezkoak dira bizitzan, eta horiek erakusten eta kudeatzen saiatuko dira saioaren protagonistak. Ildo horretan, egoera zailei nola aurre egin jendeari erakusten saiatuko dira.
Eneko eta Nerearen barreak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Ikuskizunaren arduradunen arabera, «jendeak oso ondo pasatuko du, eta gainera, gure sabelean sortzen den kili-kili hori ulertuko du, nola ez, beti irribarrea ahoan izango duela». Beraz, «gozatzeko, dantzatzeko, barre egiteko eta asko ikasteko moduko ikuskizuna» izango dela aurreratu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.