Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 27 de octubre 2023, 22:47
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa fasea azken txanpan sartu da. Bi saio baino ez dira gelditzen fase hau bukatutzat emateko. Hurrengo hitzordua igande honetan izango da, Igorren; eta azken txanda Lekeitiokoa izango da, azaroaren 1ean. Ondoren, sailkatu diren bertsolariek finalaurrekoei aurre egin beharko diete.
Tira, goazen aztertzera ate joka dugun jardunaldira. Igande honetan, urriak 29, Igorreko Lasarte aretoan izango dugu hitzordua (17.00etan) eta oholtzara igoko dira honako protagonista hauek: Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra.
Orain arte bezala, alegia, aurreko kanporaketetan gertatu den moduan, igandeko saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25eko Lemoako finalaurrekora, eta gainontzekoek horretarako aukera izango dute puntuazioaren arabera.
Nortzuk izango dira garailea nor den erabakiko dutenak? Batetik, gai-jartzailea Amaia Ugalde izango da eta epaimahaiko kideak hauexek: Ainhoa Arregi, Beñat Romero, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azula. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea izango dugu. Ohi bezala, saioa 17.00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, Lasarte aretoko txarteldegia zabalduko litzateke igandean bertan, 16.30ean.
Dagoeneko finalaurreko txartela eskuratu dute Mikel Goirienak, Ibai Amillategik, Iruri Altzerrekak eta Unai Mendiburuk. Nor izango ote da bosgarrena? Igandean, erantzuna. Hurbil zaitez!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.