El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Landako Gunean kokatuta dagoen Gabon Parkeak jolas ugari ditu haurrentzat. NAHIKARI CAYADO

«Kanpoan egiten duen hotzarekin, non egon gintezke hobeto?»

ERREPORTAJEA ·

Landako Gunean, izotz-pistaren alboan, kokatuta dagoen Gabon Parkea urtarrilaren 4ra arte izango da zabalik, gaur eta bihar izan ezik

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 2 de enero 2020, 23:08

«Ze ondo pasatzen duten hemen, kanpoan egiten duen hotzarekin gainera… non egon gintezke hobeto?», argi eta garbi dauka Ana Mari Goikoetxeak. Egunotan, Gabonetako oporretan murgildurik, eta bere seme-alabek eskolan jai izanda, ez dira asko hauek etxetik kanpo entretenitzeko dauzkan aukerak. «Batzuetan Bilbora joaten gara arratsalde pasa, atzo esaterako, Landakoko izotz-pistara etorri ginen… gaur aldiz hona hurbiltzea erabaki dugu», aitortzen du Goikoetxeak begiradarekin haurrak jarraitzen dituen bitartean. Izatez, eta bere esanetan, «eskerrak azken urteetan Gabon Parke hau dagoen Durangon, bestela izoztu egingo ginateke kalean».

Publicidad

Puzgarriak, koltxonetak, aurpegi margolariak eta bestelako jolas ugarik osatzen dute Landako Gunean kokatzen den dinamika hau, justu izotz-pistaren alboan dagoena. Ana Mariren antzera, jendetza hurbildu da Gabon Parkera egunotan, haurrekin batera tarte polit bat pasatzeko aukera eskaintzen baitu «oso giro jator eta ederrean». Horrela adierazi dute behintzat Enekok eta Iñakik. Bi lagun hauek Zaldibartik udalerrira salto egitea erabaki dute beraien semeekin goiza pasatzeko asmoz. «Emazteak egun pasa joan dira, eta gu haurrekin geratu gara. Gaurkoa ez da etortzen garen lehenengo aldia, primerako aukera da hau», azaldu dute. Haien sei urtetako umeek, Jonek eta Xabierrek hurrenez-hurren, urduritasunez, ez dakite zein puzgarritan hasi jolasean. «Zoramena da hau eurentzat», dio barre artean baten aitak.

Hamar urtetako neska-mutilen lagun kuadrilla bat ingurura begira dabil ere. «Mutilei porteria puzgarria gustatzen zaie, edo 'futolin humanoa' deitzen dioguna. Gu salto egiteko hartara goaz», dio atrakzioa seinalatzen duen bitartean. Bertan dagoen ilara luzeak argi uzten du nerabeen jolasik gogokoena dela. «Super dibertigarria da», dio oraingoan algara artean Anek, bere lagunei ilaran jartzeko deika ari dela.

Durangokoa den Gorkak bestalde, bere bi urteko semea den Aner eraman du Gabon Parkera. «Atzo arratsaldean etorri ginen eta a zelako jendetza zegoena. Gaur goizean lasaiago dago, halere ziur geroxeago guztiz betetzen dela», adierazi du.

Bideo-jokoak

Haur txiki zein handientzat zuzenduta dagoen dibertimendu gune honek ere badauka bideo-jokoentzako tokia, baita mahai joko, eskulan-tailer edota pin-pon bezalako jokoentzako. «Denetarik daukate haurrek hemen, hori bai, faltan botatzen dut haur txikiei zuzendutako bestelako ekintzaren bat», dio durangarrak.

Publicidad

Gauzak horrela, eskualdetik etorritako asko eta asko izango dira Landako Gunera bertaratuko direnak egunotan. Ordutegia arratsaldez bakarrik izango da, lauretan hasi eta iluntzeko zortziak bitartean. Umeek doako sarrera izango dute, helduek aldiz euro bat ordaindu beharko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad