

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 11 de febrero 2021, 00:37
Kanguruen gainpopulazioak Australiako biodibertsitatea kaltetzen du. Izan ere, Sidneyko Unibertsitateko zientzialariek egindako ikerketa batek mahaigaineratu duenez, fauna eta floraren kontserbaziorako Australiako erreserbek kanguruen gehiegizko larratzearen zantzuak erakusten dituzte.
Nahiz eta Australian aspalditik kanguruak izurritetzat hartu izan diren nekazaritza-lurretan, oso gutxitan hartu izan dira izurritetzat kontserbazio-eremu ezberdinetan. Hala, aste honetan Global Ecology and Conservation aldizkarian nabarmendu dutenez, kanguruek larre gehiegi hartzen eremuetan landare espezie gutxiago egoteaz gain, bertako lurrak trinkotu egin dira, eta, ondorioz, lurrak ur gutxiago xurgatu dezake euria egiten duenean.
Aurkikuntzak 2018. urteko lehortearen harira, kontserbaziorako lau erreserbetan egindako landa-lanean oinarrituta daude. Horietan normalean kanguruak libreki ibili ohi dira. Baina, eremu horietako erreserba bakoitzak hainbat esparru hesituta izaten ditu, nahi ez diren animaliak urrun edukitzeko asmoz, bertako landarediaren birsortze prozesua ez izorratzeko, hain zuzen ere.
Australiako ekosistemak hauskorrak dira eta espezie baten gehiegizko ugaritasunagatik ekositemak desorekatu daitezke. Kanguruaren gehiegizko artzaintzak, kasu, landare-aniztasun txikiagoa dakar. Zenbat eta landare gutxiago, orduan eta elikagai eta babesleku gutxiago animalia ezberdinentzat.
Egileek azaldu dutenez, gizakiaren esku-hartzea funtsezko faktorea da kanguru-populazioak hazten laguntzeko. Ikertzaileek adierazi dutenez: «Gizakiak dingoak sakrifikatzen aritu dira duela hamarkada batzuetatik, kanguruen harrapari naturalak». Hortaz, gizakia izan da kanguruen populazioaren garapena erraztu duena, euren ustetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los ríos Adaja y Cega, en nivel rojo a su paso por Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.