Zurekin
Viernes, 14 de julio 2023, 13:20
Iparraldeko Kanaldude Telebistak Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma eskainiko du larunbat honetan, uztailaren 15ean, 21.00etatik aurrera, fikzioei eskainitako hitzorduaren baitan. Gainera, Euskal Herri osoan, webgunean egongo da eskuragarri uztailaren 15ean bertan, hilaren 22an eta 29an, eta abuztuaren 5ean.
Publicidad
'Dantza' pelikulak dantza tradizionalaren unibertso hipnotikoa irudikatzen du. 250 dantzarik baino gehiagok parte hartu zuten tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei gorazarre egiten dion kantu poetiko honetan. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko haututako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Izan ere, bizitza erritmoa da!
Asmo handiko sormen-apustua egin zuen Telmo Esnalek, Koldobika Jauregi eta Juan Antonio Urbeltzekin elkarlanean. Izan ere, Jauregik zuzendu zituen filmean bertan islatzen diren unibertso estetiko zein bisualak, eta Urbeltzenak izan ziren filma gorpuztu duten koreografiak.
Esnalen film hau 2018ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zen eta V. EZAE Saria jaso ondoren, abenduaren 21ean estreinatu zuten Hego Euskal Herriko eta Espainiako 24 zinema-aretotan. Hamaika aste igaro zituen karteldegian, eta, orotara, 42.000 ikusle baino gehiago erakarri zituen pantaila handiaren argipera. Nazioarteko ibilbideari ekin zion ere, eta, besteak beste, Argentina eta AEBko hainbat txokotan egin zituzten emanaldiak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.