Borrar
Adinaren arabera elementu ezberdinak lantzen dira saio bakoitzean. e. c.
Kalistenian murgiltzeko lehen pausoak, Lemoan

Kalistenian murgiltzeko lehen pausoak, Lemoan

Udalak modalitate honetan hasteko saioak eskaintzen ditu Ibaizabal parkean

irati alonso

Domingo, 3 de julio 2022, 23:44

Onura mental eta fisikoak eskaintzen ditu jarduera fisikoak. Hezur eta giharrak indartzen ditu, bihotzaren funtzionamendua eta odolaren zirkulazioa hobetzen du, pisu egokia zaintzen laguntzen du, autoestimua eta norberaren osasunari buruzko oharmen positiboa hobetzen du, besteak beste. Halaber, beste pertsonekiko harremana estutzen laguntzen du. Guzti hau plazaratzen saiatzen ari da Lemoako Udala, kirola sustatzeko asmoz martxan jarri duen planaren bitartez. «Helburua herritarrek jarrera aktiboa hartzea da», azaltzen du Mikel Urbanok, programa hau aurrera eramaten duen arduradunetako batek.

Egiteko honetarako hainbat ekintza antolatu dituzte, haien artean kalistenian murgiltzeko tailerrak. Aste honetan bi saio eskaini dituzte, batetik nagusienei zuzendutakoa eta bestetik 16 urtetik gorakoentzat. «Hastapen tailerrak dira, hortaz, tresnak ezagutzera eta erabiltzen ikastera laguntzen diegu», adierazten du Urbanok. Horrela, ordu eta erdiko saioetan, parte-hartzaileek Ibaizabal parkean dauden barrak eta beste hainbat tramankulu maneiatzen trebatu ziren. Horretan datza hain zuzen kalistenia, modalitate honetan aritzeko prestatuta dauden toki hauetan dauden tresnak modu egokian erabiltzean. Terminoa 'kalós' (eder) eta 'sthenos' (indar) hitz grekoetatik dator, eta ariketa fisikoen multzo bat da zeinetan nork bere gorputzaren pisua erabiltzen duen bateko eta besteko gihar-taldeak indartzeko. «Hainbat jarduera egin daitezke, elementu ezberdinak hobetuz», azpimarratzen du arduradunak.

«Indar handia lortzen eta koordinazioa, potentzia eta abiadura hobetzen laguntzen du»

abantailak

Nagusien kasuan indarra landu zuten gehienbat. «Adin batera heltzen zarenean alor muskularrean asko galtzen da eta garrantzitsua da hobetzeko jarduerak egitea», dio Urbanok. Horretarako hainbat ariketa egin zituzten, gerora haiek bakarrik egin ahal dituztenak.

16 urte gorakoentzat zuzendutako saioan berriz, beste alor batzuk landu zituzten, denak oinarrizkoak. Horrela, dominadak, 'remo' deiturikoak angelu ezberdinekin, flexioak, barra paraleloak, eta abar egin zituzten Ibaizabal parkeko tresnetaz baliatuz. Kasu honetan ere, helburua etorkizunean bakarrik edo taldeka joatea eta haien kabuz ariketak egin ahal izatea da. «Guk lehen pausoak ematen laguntzen diegu», azaltzen du Jon Larrinagak, saio hau eskaini zuen adituak.

Onurak

Larrinagak modan jarri den kirol honek eskaintzen dituen onurak nabarmentzen ditu. Batetik, «indar handia lortzen eta koordinazioa, potentzia eta abiadura hobetzen laguntzen du. Azken finean, fisikoki eta estekikoki hobeto sentiarazten zaitu».

Bestetik, «automotibatzen eta emozioak eta sentimenduak kudeatzen laguntzen duen kirola da. Trikimailu bat egitea proposatzen bazara, ez zara geldituko lortu arte. Hortaz, norbere burua gainditzea lantzen da», adierazten du adituak.

«Kirola egiteko gogo handiak dituzten pertsonak batzen dira eta aberasgarria da»

parkea

Azkenik, beste herritarrekin harremanetan jartzeko aukera ere ematen dute saio hauek. «Kirola egiteko gogo handiak dituzten pertsonak batzen dira parkean eta hori oso aberasgarria da. Elkarren artean laguntzen dira eta erlazio estuak sortzen dira», agertzen du Larrinagak, beste pertsonekin batera kirola egiteak dituen abantailak aldarrikatzen dituen heinean: «Errazagoa da animatzea lagun batekin bagoaz adibidez. Gainera, giroa oso osasuntsua da».

Guzti hau bultzatzeko asmoz, Lemoak bat egin du 'Active parks' izeneko aplikazioarekin. Horren bitartez inguruan dauden parkeak identifikatu daitezke mobilarekin, eta horrela horietara joan eta han dauden tresnak erabili. «Herritarrak modalitate honetara hurbiltzeko modu bat da», dio Mikel Urbano arduradunak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kalistenian murgiltzeko lehen pausoak, Lemoan