El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
San Frantziskoko zubia. Fotolia

Kalifornian sekula erregistratu den tenperaturarik handiena izan dute, 54,4 gradu

Tenperatura izugarri hori konkretuki AEBtako estatu honetako Death Valleyn eman zen pasa den igandean

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 18 de agosto 2020, 23:31

Kalifornian sekula erregistratu den tenperaturarik handiena izan dute, 54, 4 gradu. Tenperatura izugarri hori konkretuki AEBtako estatu honetako Death Valleyn eman zen pasa den igandean. Estatu Batuetako zonalde honek aurten bi aldiz hautsi du nazioarteko tenperatura altuenaren langa, uztailean ere errekorra izan baitzuen.

Publicidad

Antza denez. 1913. urtean 56,7 gradu erregistratu ziren esparru berdinean. Baina, zenbait ikertzailek ezagutzera eman dutenez, zifra hori gezurrezkoa izango litzateke. Egia dena 2013. urtean Tunisian izandako tenperatura errekorra izan zen, Afrikako herrialdean 55 gradu antzeman baitziren.

Igandean Estatu Batuetan izandako tenperatura izugarriak ez dio batere mesederik egiten gizarteari, aldaketa klimatikoari aurre egiteko erronka honetan. Horrez gain, Artikoan ere sekula izan duten tenperaturik altuena erregistratu dute aurten. Izan ere, Yakutia eskualdeak Artikoko Zirkulu Polarrean dagoen zonaldeak, inoiz pairatu duen tenperatura altuena izan du, 38 gradu, alegia. Egia da, nazioarteko zientzialari ezberdinak urteak daramatzatela esaten Artikoko izotza urtzea urte gutxiren gauza dela, baina, inoiz ez zuten hain etorkizun hurbilean kokatu hondamendi hori.

Aipatutako Artikoko itsasoko izotzaren berehalako urtzeak ondorio latzak izan ditzake gure ekosisteman, iparraldeko flora nahiz faunarentzat ondorio kezkagarria izan daitekeena eta hainbat espezierekin akabatu ahal izango duena, hartz polarrak edota pinguinoak, adibidez. Era berean, izotz poloen urtzeaz gain, tenpera altuek nazioarteko beste hainbat herrialdeen lehortea eragin dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad