UNAIN SARRIUGARTE
Martes, 22 de octubre 2019, 22:08
Kaliforniak izaki bizidunen larruekin ekoitzitako produktuak debekatu ditu. Kaliforniako gobernuak pasa den astean iragarri zuenez 2023. urtetik aurrera ezin izango da Estatu Batuetako estatu honetan animalien atalekin ezer produzitu edota merkaturatu. Gainera, lege berri honek animalien erabilera debekatu egiten du zirkuko ikuskizunetan.
Publicidad
Lege berri hau betetzen ez duten konpainiek 1.700 000 dolarreko isuna ordaindu beharko dute. Izan ere, arropa, zapatak edota animaliez egindako gainontzeko produktuak merkaturatzea debekatua izango dute. Era berean, animaliak zirku ikuskizunetan erabiltzea mugatzen duen legeak, katuen, txakurren eta zaldien erabileraren salbuespena aurkezten du.
Edonola ere, AEBtan aitzindaria den araudi berri honek zenbait salbuespen aurkezten ditu. Neurri honek ez ditu behi, orein, ardi edo ahuntzen larruak aintzat hartzen. Halaber, Estatu Batuetan hain famatuak diren rodeo ikuskizunak ez ditu kontuan hartzen. Sare sozialetan neurri honek kolore guztietako inpresioak jaso ditu, bai iritzi onak eta baita zenbait kritika ere.
Estatubatuar larru industriak 1.000 milioi euro inguru irabazten ditu urtero, eta, hortaz, neurri berri honen aurka egin du erabat Fur Information Council of America elkarteak. Bestalde, AEBko animalien eskubideen aldeko elkarteek txalotu egin dute araudi berria.
Kaliforniako gobernadorea den Gavin Newsomek duela egun batzuk iragarri zuenez: «Kalifornia animalien ongizatean liderra da, eta hemendik aurrera lidertza honek larruen merkaturatzea debekatzea barnebiltzen du».
Publicidad
Gainera, politikari eta negozien gizon hau zirkuko ikuskizunetan erabiltzen diren animalien inguruan mintzatu zen. Bere esanetan: «Nazioartera deklarazio bat egiten ari gara, hartzak eta tigreak bezalako animalia ikaragarriak zirkuetatik at egon behar direla esanez», dio.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.