

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 31 de mayo 2024, 17:39
Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren 'Kaka' proiektuak lortu du Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka, jasotako proposamen kulturaletatik Lutxo Egiak, Gari Garaialdek, Izar Mendigurenek, Oier Zuñigak eta Maia Muruagak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Besteak beste «Euskal Herri osorako ikuskizuna izatea, euskaradunentzat zein ikasten ari direnentzat; hizkuntzaren erabilerari eman zaion garrantzia; moldagarria izatea, formatu, espazio eta baliabide aldetik»; eta, azkenik, sormen-lana izanda, oraindik «sortu gabeko zerbait» dela azpimarratu dute ebazpenean. Hala azaldu du Bilbon egindako agerraldian Ane Elordi Korrikako arduradun nagusiak, non Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizola aktore nagusiek ere parte hartu duten.
Biek «komedia ganberro eta probokatzailea» dela aurreratu dute eta gaiari dagokionez, tabuen gainean jardungo duela nagusiki. Abiapuntua argia bezain harrigarria da: euskal kulturaren oholtzan kaka mokordo bat agertu da. Era berean, batak zein besteak oholtza gainean «hainbat rol» jokatuko dituztela azaldu dute. Hori bai, bi sortzaileen ideietatik abiatuta bada ere, Euskal Herriko beste hainbat diziplinetako artistak elkartuta osatuko da proiektua eta berau gauzatzeko 23.000 euroko aurrekontua izango dute.
Agerraldian azaldu dutenez, AEK-Korrikako II. Sorkuntza beka lortzeaz gain, Agirrezabala eta Olaizolaren 'Kaka' proiektua 24. Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia izango da. Hala, honen baitan 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitarte antzeztuko da Euskal Herriko hainbat eszenatokitan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Una moto de competición 'made in UC'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Seis bilbaínos denuncian a un inversor local por estafarles más de un millón de euros
Ainhoa de las Heras y Josu García
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.