Borrar
'Kaixo, Frida!' filma zinema aretoetara iritsi da

'Kaixo, Frida!' filma zinema aretoetara iritsi da

Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan aurten aurkeztuko den laugarren filma da

Jan Echevarría

Jueves, 27 de marzo 2025

'Kaixo, Frida!' animaziozko filma estreinatuko dute ostiral honetan, martxoaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan. Film kanadarra Zinema Euskaraz programaren eskutik helduko da eta interedunek (publiko orokorrari bideratuta dago) euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dute.

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Eta bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.

Zinema Euskaraz programa sustatzen duen Zineuskadi elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, egitasmoaren barruan aurten aurkeztuko den laugarren filma da Frida Kahlo artista mexikarraren haurtzaroari buruzko 'Kaixo, Frida!'. Aurretik 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute', 'Basatiak' (Claude Barras, 2024), 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' kaleratu zituzten.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko asmoz.

Aurreratu dutenez, datozen hilabeteetan beste bi film eskainiko dira Zinema Euskaraz programaren barruan: apirilaren 4an 'Minecraft film bat', eta maiatzaren 2an 'Kayara, inka gerraria'.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Kaixo, Frida!' filma zinema aretoetara iritsi da