

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kafka ez zen kartzelan egon, baina berak irudikatutako mundua kartzela baino latzagoa da, erbestealdiaren esanahia du. Erbestealdia, dakigunez, arrotza da beti. Kartzelaldiak hasiera eta amaiera-datak ditu, Kafkaren erbestealdiak hasiera du, baina amaiera-eguna ez da jakina. Borgesek idatzi zuen Kafkaren literaturan bi gai zeudela, infinitua eta legearen handikeria. Nik beste ezaugarri bat erantsiko nuke, bakardadearena hain zuzen. Aforismo batean irakur daiteke honako testu hau: «Zure eta munduaren arteko borrokan, jar zaitez munduaren alde». Kafka ez zen munduaren alde jarri, eta munduak muzin egin zion, neurri batean. Dena dela, eta gure garaira etorriz, zaila da, nahita ere, munduaren alde jartzea. Ez gara gu mundutik alde egiten dugunok, mundua da guregandik ihesi dabilena.
Kartzela eta literaturaren artekoa sarri jorratu den gaia da. Baina bereizketa bat egin beharra dago. Batetik, kartzelan idazle egiten direnak ditugu; bestetik kartzelan ere idazten duten idazleak. Lan eder eta onak idatzi izan dira kartzelako itxialdian, lan bikainak daude kartzelaldiari buruzkoak; eta badira idazle izatera iritsi diren kondenatuak ere.
Marco Polok Genovako espetxean idatzi zuen 'Munduko mirarien liburua', berak egindako bidaien kontaera zehatz eta aberatsa, orduko irakurleak liluraturik utzi zituena. Makiavelok Florentziako ziegan idatzi zuen 'Printzea'. Cervantesek kartzela batean ekin zion 'On Kixote' idazteari. Campanellak 'Eguzkiaren hiria', utopia-liburua, kartzelan idatzi zuen, espainiarren aurka altxatzeagatik kondenatua. Oskar Wildek 'De Profundis' idatzi zuen Reading-eko kartzelan, jakina denez. Miguel Hernándezek poema sentikor asko idatzi zituen itxi zuten kartzeletan. Alacantekoan hil zen. Poema baten pasartea hemen, 'El hombre acecha' liburukoa: «Ziegek munduko hezetasuna zeharkatzen dute/ epaitegiz epaitegi doaz/ gizon baten bila, herri baten bila dabiltza, jazartzen dute/ zurrupatzen dute, irensten dute».
Bada Kafkaren aforismo bat, antz handia hartzen duena poemarekin, gaurko ikuspegitik: «Kaiola bat atera zen hegazti baten bila». Kartzela kaiola izan daiteke, eta hegaztia presoa.
Baina nik txoria nuen maite.
Idazle denak kaiolan ere idazten du.
Aipagarria egiten zait Ezra Pound poeta estatubatuarraren historia. Mussoliniren ideiekin baino haren jarrerarekin bat egin zuen. Bigarren Mundu Gerra bere gordinean zegoenean, alemaniarren aldeko eta aliatuen aurkako mezuak zabaldu zituen irrati-saioetan. Oraindik entzun daiteke haren ahotsa, orduko grabazioen bidez. Gerra amaituta, atxilotu eta kaiola ibiltari batean itxi zuten, Pisa hirian. Sei hilabete igaro zituen ez-toki horretan: ez kartzela ez erbestealdi. Zirku-ikuskizun bat bilakatu zen, jendeak ondotik pasa eta irain zezan. Erotzat jo eta bere herrira eraman zuten, Washington hiriko psikiatriko ospetsu batera. Preso egon zen bitartean Konfuzio irakurri zuen, eta gero 'Pisako Kantak' izango zen liburua buruan gorde. Ezin poesia modernoa ulertu, Ezra Pounden testu eta proposamen poetikorik gabe.
Lekukoek diotenez, hainbeste ibili zen kaiolan zegoen bitartean, ezen bertako zolan infinitua adierazi nahi zuen irudia marraztu baitzuen, oinez oin.
Infinitua, Kafkaren arabera, irudimenaz haratago dagoen zerbait da.
Infinitua, kartzelako barrutitik kanpo aldera begiraturik ikusten dena.
Publicidad
Cristina Cándido y Leticia Aróstegui
Fernando Morales y Sara I. Belled
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.