![_Juno naiz](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202007/18/media/cortadas/juno-km7C-U110831071587MwF-1248x1070@El%20Correo.jpg)
_Juno naiz
Buru-belarri ·
Zaharak eta Martí Perarnauk Juno izeneko talde berria osatu dute eta promozio handiko kanpaina batekin aurkeztu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Zaharak eta Martí Perarnauk Juno izeneko talde berria osatu dute eta promozio handiko kanpaina batekin aurkeztu duteMisterio musikalak asko gustatzen zaizkit. Gogoan dut nire nebak Gorillazen lehenengo bideoklipak erakutsi zizkidan unea. Musikaz gain, irudiek txunditu ninduten. Tximino haiek oso originalak ziren -eta duela bi urte Damon Albarn BBK Live jaialdian ikustea zoragarria izan zen-. Daft Punk taldearekin antzeko zerbait gertatu zitzaidan. Nortzuk ziren kasko horren atzean zeuden musikariak? Horregatik, azken aste hauetan beste talde misteriotsu bat topatzeak izugarri poztu nau. Kasu honetan, bi hegazti ezezagunekin.
Egia esan, ez nuen espero musikarien debut askorik. Argi dago kultura ez dela gelditzen, ezta itxialdian ere, argi eta garbi ikusi dugun bezala. Baita pandemia heldu baino lehen proiektu ugari jarri zirela martxan. Kontua da Juno izeneko bandaren lehenengo diskoa ostiral honetan bertan ezagutu dugula promozio kanpaina bikain baten ondoren. Eta ez dira desengainurik egon.
Zahara eta Mucho taldeko kidea den Martí Perarnau IV daude Juno izenaren atzean. Baina haien identitatea ezkutuan mantendu dute ostiral honetara arte, haien lehenengo diskoaren argitalpenaren egunera arte, hain zuzen. Izan ere, ostegunean haien lehenengo abestia ezagutu genuen '_BCN626', baina 24 ordu igaro arte ez zuten 'aurpegia eman'.
Orduan, nola lortu dute entzuleen interesa? Ba marketing kanpaina itzelarekin. Madrilen taldearen kartel ugari jarri zituzten (haien aurpegiak beti ezkutuan zeuden hegaztien itxurako kaskoekin) eta, batez ere, sare sozialetan zarata handia egin zuten. Twitter-en artista askok haiek Juno zirela adierazi zuten. Izan ere, taldearen timeline-a «Juno naiz» zioten txioekin bete zen. Ivan Ferreiro, Love of Lesbian, Miss Caffeina, ElyElla, Sidonie, Ricky Falkner, Jero Romero... Denek Juno zirela adierazi zuten. Egundoko ikusmina sortu dute. Pedro Sánchez presidentea izan zitekeela ere esan zuten, Instagramen jarraitzen zuen pertsona bakarra Miley Cyrus baitzen.
Txantxak alde batera utzita, ostiral honetan '_BCN626' diskoa entzuteko aukera izan dugu. Aitortu behar dut osteguneko aurrerakin musikalari esker berehala Zahararen ahotsa zela igarri nuela. Eta Martí Perarnau IV Ubedakoarekin askotan egin du lan, beraz, bere izena nire aukeren artean zegoen. Hala ere, ustekabe atsegina izan da proiektu berri hau.
Zahara eta Muchoren esentzia badu ere, ezaugarri bereizle ugari ditu. Sintetizadoreak, letra landuak eta aurtengo diskorik onenen zerrendan sartzeko aukera ugari. Disko elegantea da, dudarik gabe. Bien artean sortu, abestu eta ekoiztutakoa.
Argi daukat disko hau behin eta berriro entzungo dudala. Izan ere, ostiral honetan bertan halaxe egin dut. Hori bai, haien identitatea ezagutu ondoren, misterio berri baten aurrean gaude: noiz hasiko da Junoren lehenengo bira?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.