Borrar
Afroamerikarrek egun seinalatu hori Askatasunaren Eguna bezala ezagutzen dute. Fotolia
'Juneteenth' Estatu Batuetako jai nazional berria, esklabotasunaren amaiera aldarrikatzen duena

'Juneteenth' Estatu Batuetako jai nazional berria, esklabotasunaren amaiera aldarrikatzen duena

Hala, AEBtako 12. jai legala bilakatuko da 'Juneteenth'

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 21 de junio 2021, 19:00

'Juneteenth' Estatu Batuetako jai nazional berria da, esklabotasunaren amaiera aldarrikatzen duena. Izan ere, aurreko ostegunean AEBko presidente de Joe Bidenek lege proiektu berria onartu zuen, aurtendik aurrera ekainaren 19 guztiak 'Juneteenth' izenarekin bataiatuak izango direlarik. Hortaz, jai nazional honen bidez, esklabotasunaren amaiera ospatuko dute urtero estatubatuarrek. Izan ere, AEBtako 12. jai legala bilakatuko da 'Juneteenth'.

Afroamerikarrek egun seinalatu hori Askatasunaren Eguna bezala ezagutzen dute. 'Juneteenth' terminoak hitz joko bati egiten dio erreferentzia, ingelesezko ekaina eta hemeretzi hitzak uztartzen dituena, alegia. Hala, egun seinalatu honek 1865. urtean Galveston-en (Texas) askatasuna lortu zuten azken esklaboak ekartzen ditu gogora.

Texasko afroamerikarrek AEBtan barrena emigratu zutenean, tradizio hori eurekin eraman zuten eta, denboraren poderioz herrialde osoan zehar hedatu zen. Hori dela medio, komunitate bakoitzak bere tradizioak sortu zituen, hala nola, arropa dotoreak janztea, barbakoa baten inguruan biltzea eta baita zenbait desfile atontzea ere.

Aipatu bezala, Askapenaren Eguna edo emantzipazioaren Eguna bezala ere ezaguna dena, esklabo egon diren afroamerikarren emantzipazioa ospatzen du. 1980. urtean Texasek izendatu zuen lehendabizikoz jai ofizial, eta, AEBtako estatu askok jaia ofizialki onartu izan dute azken urteotan, Hawaik, Ipar eta Hego Dakotak izan ezik.

Azken hamarkadotan asko izan dira egun seinalatu hauxe jai ofizial bezala bilakatzea topatu duten biltzarkideak, Sheila Jackson biltzarkideak mende hasieran eta baita azken urteotan Bill Nelson eta Cory Booker senatariek. Bestalde, Change.org-eko National Juneteenth Observance Foundationen eskaerak izandako arrakasta ikaragarria izan da, ekainaren 18rako 300.000 pertsonak baino gehiagok sinatua zutelarik manifestua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Juneteenth' Estatu Batuetako jai nazional berria, esklabotasunaren amaiera aldarrikatzen duena