Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Sábado, 25 de julio 2020, 13:26
Netflix plataformaren film berrian antzeztuko dute Julia Robertsek eta Denzel Washingtonek, 'Leave the World Behind' izenburua izango duena. Rumaan Alam idazlearen eleberri berrian egongo da oinarrituta filma eta Sam Esmail zinemagileak zuzenduko du.
Netflixek eleberriaren gaineko eskubideak lortu ditu eta Esmail fitxatu du proiektua aurrera eramateko, Variety aldizkari estatubatuarraren arabera. Zinemagilea ezaguna da 'Mr.Robot' edota 'Homecoming' bezalako lanak burutzeagatik, azken honetan gainera Julia Robertsekin elkarlanean arituta. Oraingoan, udazkenean argitaratuko den eleberriaren adaptazioa gauzatu beharko du.
Argitaratzeke dagoen eleberriak bikote bat du abiapuntu, haien nerabe seme-alabekin Long Island-era doazenak oporretan. Laster, alokatu duten etxearen jabeak bueltatu egiten dira hirian itzalaldia eman delako. Argi-indarrik gabe, ezta internetik ez mugikorrik gabe, familia biak egoera konpontzen saiatuko dira. Arrazari, gizarte-klaseari eta aitatasunari buruzko gaiak jorratuko dira bertan.
Antzezle ospetsuek 1993an egin zuten lan elkarrekin azkenengoz, 'El informe pelícano' filmean, Alan J. Pakulak zuzendutakoa eta, hau ere, eleberri batean oinarrituta, John Grisham idazlearenean. Sam Esmailek harreman estua du Julio Robertsekin 'Homecoming' lanean aritu zirenetik, eta Robertsek berak bidali zion eleberria Denzel Washingtoni hura filmean aritzeko intentzioz. Honetaz gain, Esmailek Netflixen proiektu gehiago burutuko ditu, errealizadoreak 'Ma Rainey's Black Bottom' lana ere ekoitziko duelako etorkizunean.
Julia Robertsen azken lanak 'Little Bee' filma eta 'Gaslit' telesaila dira, laster kaleratuko direnak. Denzel Washingtonek, aldiz, 'The equalizer' filmaren bigarren zatian izan zen azkenengoz aretoetan eta laster 'The Little Things' eta 'The Tragedy of Macbeth' estreinatuko ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.