Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Jueves, 25 de mayo 2023, 17:36
Julen Apellak 'Postal bat desertuan' liburua kaleratu berri du. Berrizko idazleak Donostia Kultura VI. Poesia Saria irabazi du obra honekin. Bere lehendabiziko lana dugu, Balea Zuria ekoiztetxearen zigilupean argitaratu duena. Poesia sustatu eta idazle gazteen lanari aupada emateko ahaleginean sortu zuten Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak DK Poesia Lehiaketa.
Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategi EL CORREOko zutabegileak osatutako epaimahaiak Apellaren ahots gazte eta sendoa goraipatu dute, erreferentzia eta eragin literario ugari ematen dituena ezagutzera. Epaimahaiak nabarmendu duenez, maisuki nahasten ditu metaliteratura eta kritika soziala, hizkera landuz eta irudi iradokigarriak erabiliz, gogoetari bideak irekiaz.
Beren esanetan, «belaunaldi baten ahotsa izan daiteke, gazteen aldarrikapena eta munduari modu kritikoan begiratzeko jarrera lirismoz jorratzen duelarik». Hiz gutxitan, bertako olerki askotan egunerokotasunaren eszenak eta paisaiak ageri dira, hala nola, zapatak, oinak, bidea, hegoak, mugimendua, denbora edota erlojuak.
Julen Apellaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek ekainaren 13an, iluntzeko zazpietan abiatuta Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Izan ere, bertan 2023ko Poesia eta Pentsamendua programako errezitaldia ospatuko da.
Julen Apella 1998an Berrizen (Bizkaia) jaiotakoa dugu eta Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak gauzatutakoa unibertsitate berean ere. Gaur egun, aldiz, euskara irakasle gisa ari da lanean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.