Borrar
Carlos Suarez

Carlos Suarez

Egunotan, grabazioa bat egitean, globo batetik egindako jauzi batean bere jausgailua ez da zabaldu.

Juanra Madariaga

Domingo, 6 de abril 2025, 00:05

Petit Dru. Granitozko orratz zoragarri bat Chamonix herrira hurbiltzen den ororen begirada erakartzen duena.

Nire gelan, urtetan izan nuen argazki hori, eta ber hormetan Carlos Suarez eskalatzen. Sokarik gabe, gazteegia, zoroegia, pasioz beterik. Horixe esan nion ezagutu nuenean:

-Tengo una foto tuya escalando, en mi habitacion.

-¿Qué dices? Jajaja.

Eta barretan hasi ginen. Harrezkero, bizitzaren norabide ezkutuek batzen gintuzten guztietan, besarkada estu batez sinatzen genuen laguntasuna.

Dru horma hura 20 urte bete gabe eskalatu zuen, eta inpresionaturik gelditu ginen guztiok. Bera ere bai: «Cada vez que paso cerca del Petit Dru, me sigue impresionando el poder de la naturaleza. Esa mole gigante de más de mil metros puesta allí para que la vean. En algunos casos como el de Walter Bonatti, el de Catherine Destivelle, Christophe Profit, Jean Marc Boivin, Marc Batard o el mío propio, el Dru cambió nuestra vida en algún momento. Para Bonatti supuso una gran aventura de varios días de duración, que prácticamente cambió el concepto con el que el hombre podía llegar a enfrentarse solo ante una montaña. Lo que aprendió, es que las montañas son solo montones de rocas si el hombre no se enfrenta a ellas. Todos los demás que he nombrado, y otros tantos, también se enfrentaron en algún punto de sus trayectorias al Dru en solitario. Todos escalaron también con compañeros de cordada.

Para mi, representó todo lo que podía hacer en un futuro, el nivel al que me podía enfrentar, si con diecisiete años podía hacer eso en solitario, qué no sería capaz de hacer en el futuro. Por suerte, hacer cosas difíciles a tan temprana edad, te da una perspectiva amplia de los riesgos, y las opiniones que sueltan las personas ante tales hazañas».

Hainbatetan elkartu ginen, batez ere Madrildik agertzen ginenean. Halako batean, Tamayo, Alex eta hiruroi Lhotse erraldoira joateko gogoa piztu zitzaigun, eta Desnivel liburu-dendan batu ginen, …han agertu zitzaigun agurtzera. Biderako zapatila pare ederra oparitu zidan, betiko irribarre batekin.

Bilbotik agertzen zenean, hantxe juntatzen ginen, Txikonekin joan behar zelako neguko espedizio batean murgiltzeko eta gorriak ikusteko. Probatu behar zuen.

Bideak oro ziren interesgarriak berarentzat, eta halako batean, zeruak ere erakarri egin zuen. Gero jausgailuekin saltoak egiten hasi zen. Alex Txikon ere diziplina horretara hurbildu zen, baina arriskuaz jabetzen hasi ziren guztiak, inguruko lagun asko istripuetan hiltzen hasi ziren eta.

Bada egunotan, Toledon, globo batetik beste bi lagunekin batera egindako jauzi batean bere jausgailua ez da zabaldu. Bi eramaten dira horrelako kasuetan, printzipala eta emergentziazko bat ere. Bada, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, jausgailuek ez dute behar bezala funtzionatu, eta Carlos Suarez hil da.

Puntako eskalatzailea izan zen bere garaian eta munduko bazter askotan egin zituen eskala miresgarriak. Eta diziplina horretako handienekin elkartu zen askotan, eskalatzeko eta harreman oso hurbil eta pertsonalak izan zituen horiekin, tartean, Dean Potter, Leo Houlding, Tomaz Humar, Kurt Albert...

Himalaian ere ibilia zen, eta goian esan dugun moduan neguko esperientziak ere izan zituen Txikoenekin batera, Gasherbrum 1ean.

Bizitzean aurrean oso jarrera eta filosofia positibo eta motibagarria erakutsi zuen beti, eta garrantzitsuena, alpinista aparta izateaz gain, oso morroi ona zen Carlos.

Zauden lekuan zaudela, bideak oro dituzu aurretik, Carlos. Besarkada bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Carlos Suarez