Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947) aurtengo Manuel Lekuona Saria da. Eusko Ikaskuntzak ezagutzara eman berri du astearte honetan Donostian. Horrela, musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakaslearen lana txalotu nahi du.
Publicidad
Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak goratzeko. Beltranen kasuan, epaimahaiak adierazi duenez, «Bere lana dibulgazio multidimentsionala izan da, txikitik unibertsalera joan da. Izan ere, instrumentu-familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen laguntzen du». Gainera, «ondareari abanguardiako itxura ematen asmatu du eta, prestigio gabeko musika-tresnei merezi duten errekonozimendua eman die».
Haurra zelarik, Juan Mari Beltranek Etxarri Aranatzen hasi zuen bere musika ibilbidea klarinete eta txistulari gisa. Hamasei urterekin Argia izeneko Donostiako Euskal Dantzari Taldean sartu zen. Irakasle gisa, Hernaniko Musika Eskolan eman zituen lehen urratsak alboka, dultzaina, txalaparta, txanbela eta txistua irakasten.
1960ko hamarkadan, musika herrikoiari buruzko materialak biltzen hasi zen, formatu eta modalitate guztietan. Bilduma partikular hori Soinuenea-Herri Musika Txokoaren ernamuina izan zen, 2002. urtean Oiartzunen ateak ireki zituen folklore tradizionalaren inguruko dokumentazio, sustapen eta topaketarako zentroarena. Euskal Herrian bakarra da museoa eta jarduera gune garrantzitsu ere bada, bertan instrumentuak, partiturak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta grabazioak biltzen dira, etnomusikologian espezializatutako liburutegi batekin batera. Soinuenea kultur transmisioaren esparruan egindako lan sendo eta iraunkorrenetako bat da.
Juan Mari Beltranek musika-ondarea berreskuratzen, zaintzen eta transmititzen lan egiten du, bai alderdi materialean, bai ez-materialean. Eta mende erdia baino gehiago darama horrela. Batetik, desagertzeko bidean zeuden musika tresna tradizionalak berreskuratu, eguneratu eta belaunaldi berriei ezagutzera ematea ahalbidetu du. Bestetik, euskal herri errepertorioko konposizioak berreskuratu eta zabaldu ditu, bertako testuinguruen eta kultur erabileren azterketarekin batera.
Publicidad
Ikerketari dagokionez, 2024ko Manuel Lekuona Sariak herri-musikari eta folkloreari buruzko azterlan ugari garatu ditu Euskal Herrian eta nazioartean, eta, horrela, musika-tresnen familiak Europako kultura-ingurunean integratzen eta globalki ulertzen lagundu du. Horrekin batera, musika tradizionalaren eta garaikidearen arteko zubiak eraikitzen inplikatu da. Zeregin hori guztia dozenaka argitalpen bibliografiko zein diskografikotan gauzatu da, baita Euskal Herri osoan bakarka edo taldeekin egindako musika emanaldietan ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.