Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
El Correo
Viernes, 12 de abril 2019, 23:40
FANT zinemaldi fantastikoa martxan dago jada, eta aurtengo ediziorako nazioarteko 18 film luze jasoko dituen Sekzio Ofizial interesgarri eta anitza programatu da. Bere 25. edizioa dela eta urtarriletik hainbat jarduera eskaini dituen Zinemaldiak maiatzaren 3an irekiko ditu ateak, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokian, urteurreneko oso ekitaldi bereziarekin. Aurten ere Lander Otaolak gidatuko du, eta bertan, Mads Mikkelsen antzezle daniarra protagonista duen MysteryGuitarMan ezizenez ezagutzen den Joe Penna zinegile brasildarraren 'Ártico' filma proiektatuko dute. Zuzendaria Bilbon egongo da filma aurkezteko.
Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Fred Dekker zine zuzendariaren presentzia ere izango du. Beste lan batzuen artean 'El terror llama a su puerta' eta 'Una pandilla alucinante' egin dituen zinegileak zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, generoaren barruan izandako ibilbide osoa eta, kasu honetan bereziki, 80ko hamarkadako terror teen izenekoari egindako ekarpenak aintzatesten dituen FANTastikoaren Izarra, hain zuzen ere.
FANTen edizio berezi honetako bigarren FANTastikoaren Izarra saria J. A. Bayona zinegileari emango zaio, fantasiazko generoan erakutsi duen maisutasuna eta arrakastaz betetako ibilbidea aintzatetsiz. Oraingo honetan, Bayonak maiatzaren 10ean jasoko du zinemaldiaren omenaldia, Guggenheim Museoaren Auditorioan egingo den amaiera ekitaldian.
Esan bezala, Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, Film Luze Onenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendari Onenaren FANT 2019 Sariak eskura ditzaketen 18 filmak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina, horrez gain, horietatik bost Estatu osoan ere lehen aldiz, eta zinemaldiak Europako premiere bat eta mundu mailako beste bat jasoko ditu. 'Pledge' (AEB, 2018), 'Ever After (Endzeit)' (GER, 2018), 'Inner Ghosts' (POR, 2018); 'The Hole in the Ground' (IRL, 2019) 'Peripheral' (UK, 2019) eta 'The Chain' (ES/AEB, 2019) nabarmentzea ezinbesteko kontua da.
Bestalde, FANT Laburrean sailak 20 lan eskainiko ditu, horietatik 10 euskal zinegileek egindakoak, eta lan horiek, 3.000 euro jasoko dituen Film Labur hoberenaren saria lortu ahal izango dute. Horrez gain, Epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena, 3.000 eta 2.000 eurorekin, hurrenez hurren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.