Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 4 de julio 2021
Joxemari Iturraldek nobela berria kaleratu du, 'Udaberria sutan, ia ehun haiku'. Pamiela argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du lan berri hauxe. Lana ekainaren 30ean aurkeztu zuen idazle gipuzkoarrak Donostiako Konstituzio plazako Udal liburutegian. Hala, izenburuak bete-betean azaltzen du liburuaren osaera, hauxe 99 haikuz osatuta baitago.
Egileak adierazi zuenez, olerki liburu benetan berezia da. Haiku terminoa japoniarra da, eta poemak idazteko modu zehatz bati egiten dio erreferentzia. Bertako olerkiok espezifikoak izan behar dira, 5-7-5 silabakoak, hain zuzen ere.
Olerki hauetan idazle tolosarra hainbat gairi buruz mintzo da, hala nola, natura, unibertsoa, eguraldia, denbora eta denboraren igarotzea, erlazio pertsonalak eta baita zenbait pertsonaia historiko eta mitologiko tartekatu ere. Lan hauxe duela urte batzuk Iturraldek landutako 'Mila haiku eta bat gehiago' izeneko liburu elebidun zabalago batetik egindako hautaketa da.
Joxemari Iturralde euskal idazle eta euskaltzain urgazle oparoenetakoa dugu. Hizkuntza eta Literatura Erromanikoan lizentziatua da, baita Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna ere. 1977. urtean Bilbon, POTT banda literarioa sortu zuen beste zenbait idazlerekin batera.
Era berean, hainbat aldizkari, egunkari eta publikaziotan kolaboratu izan du azken hamarkadotan: Artelekuko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, Xagurran, Akademia Sekretuan, Garziarena aldizkarietan, Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan, Egunkarian edota Mugalari gehigarri kulturalean, besteak beste. Gainera, helduentzako liburuak plazaratzeaz gain, haur eta gazte literaturarekin askotan ausartu izan da. Halaber, euren jatorrietako hizkuntzetatik hainbat liburu euskaratu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.