UNAI SARRIUGARTE
Martes, 4 de enero 2022, 13:47
Joxe Albaro Fernandez Oihartzabal zendu da, Ekuatore Gineako Euskal Etxearen bultzatzaile nagusi izandakoa. Tupusteko heriotzak zur eta lur utzi ditu bere lagun eta ezagunak Ekuatore Ginean zein Euskal Herria eta Diasporan. Oihartzabal Ekuatore Gineako Euskal Etxearen sorreran lan eskerga ikaragarria egindakoa zen.
Publicidad
Hamarkada bat baino gehiago zeraman Ekuatore Ginean Oihartzabalek. Bertan euskal kultura sustatzen ibiltzeaz gain, Gobernuz Kanpoko Erakunde bat ere jarri zuen martxan, kooperazioa eta elkartasuna lantzeko Euskal Herria eta Ekuatore Ginearen artean.
Euskaltzale sutsua, Euskal Diasporako kide sentitzen zen. Donostiako Altza auzokoa zen bera, bertan Berpiztu Gobernuz Kanpoko Erakundea jarri zuelarik martxan, gizarte-ekimenak abiaraztea xede zuena. Aita galegoa eta ama euskalduna izanik, kooperante honen bizitza «euskaldun fededun» leloak markatu izan du beti. Bizitzaren azken urte hauetan, berriz, Afrikako jakintza zaharra aztertzen ibili izan zen.
Euskal Etxea legeztatzeko dokumentazio guztia gauzatutakoa zen agintarien aurrean, eta, honen baimenaren zain zegoen, urtarrilean Euskal Etxearen legeztapena emango zelakoan. Bide luze honetan Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Hartu-emanetako zuzendaritzarekin lankidetzan ibili zen betiere. Jada egoitzan hainbat hitzordu burututakoa zen, hitzordu gastronomiko bat, tarteko.
Behin Ekuatore Gineako agintarien oniritzia jasota, Eusko Jaularitzaren euskal etxeen erregistro orokorrean sartzea izango da datorren urratsa. Hauxe Ekuatore Gineako hiriburua den Malabon kokatuta dago. 'Bat Eginez' izena daraman egoitza Afrikako lehendabiziko euskal etxea izango da. Hortaz, Oihartzabalen gidaritza faltan, proiektuak bide berri bati ekin beharko dio datozen hilabeteotan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.