

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 30 de enero 2022, 20:18
Joxan Artze idazlearen poesiaren antologia aurkeztu dute. Lan honek Usurbilgo sortzailearen ondarea mahaigaineratzea du erronkatzat. Balea Zuria argitaletxeak plazaratu du lana, koronabirusak eragindako atzerapenak, tarteko. Argitaletxearekin elkarlanean Usurbilgo Udala ibili da.
Zehatzago esanda, 'Enborretik. Antologia poetikoa' izeneko lanak Joxean Artzek poesiaren esparruan egindako lan eskerga literarioa publiko euskaldunari hurbiltzea eta transmititzea du xedetzat. Garaiotan poesia apurtzailea izen zen Artzerena, bai forma eta baita edukien kasuan ere.
Artzeren zenbait olerki euskal literaturan garrantzi handia izandakoak dira. Horrez gain, antologian Artzerenak hain ezagunak ez diren beste zenbait olerki ere daude irakurgai. Poemez gain, irakurleek hainbat argazki eta datu interesgarriez gozatu ahal izango dute.
Joxan Artze euskal idazle eta txalapartaria izan zen. 60. hamarkadan Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen, garai hartako beste zenbait artistarekin batera. Bere literatur ibilbide oparoan olerkigintza lantzeaz gainera (10 obratik gora), hainbat ikuskizun eta album plazaratu zituen. Azken honetan musikari, konposatzaile edota abeslari gisa ibili izan zen, 30 diskotik gora kaleratu zituelarik. Mikel Laboak, esaterako, Artzek idatzitako kantu ezagun batzuk interpretatu zituen 'Txoria txori' edota 'Gure bazterrak', esaterako.
Bi garaitan banatzen da Artzeren produkzioa: batetik, Artzek berak askotan aitortu zuen lehen aldian «kanpotik barrura» ikusten zuela, 'Harzabal' ezizena erabiltzen zuen orduan, 1969-1979; eta, bigarrena, aldaketa espirituala jasan ondoren izan zen, bigarren alditzat jo daitekeena, alegia, «barrutik kanpora» idaztera aldatu zuela bere ikuspegia, 'Hartzut' ezizena hautatu zuelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
La explicación al estruendo que sobresaltó a Valladolid en la noche del lunes
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.