Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas pone en alerta a Erandio
Josu Garate dantzaria. Felix Morquecho
Josu Garatek zuzenduko du Ilunabarrean dantzan zikloaren bigarren saioa

Josu Garatek zuzenduko du Ilunabarrean dantzan zikloaren bigarren saioa

Igandean izango da Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan, 19:00etan

Paul Picado

Miércoles, 5 de febrero 2020

Ilunabarrean dantzan zikloak aurrera jarraitzen du. Urtarrilean hasi zen eta hiru dantza emanaldi egingo dira, bat hilero. Lehenengo saioan Miarritzeko Aniz Ceccon aritu zen, eta bigarrenean Josu Garate dantzaria izango da, igandean, Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan, 19:00etan. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, eta horretarako azken eguna ostirala izango da, 11:00etan. Bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen eskuratu ahalko ditu.

Dantza emanaldi bakoitzean gutxi gorabehera hamabost dantza aztertuko dira. Alde batetik, balfolk jaialdietan ohikoenak direnak, hala nola, scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka, eta bestetik, saio bakoitzaren zuzendariak ekarritako proposamenak. Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak zuzenduta. Harekin batera Nika Bitchiaskvili biolin-jotzailea ere ariko da, baina musikari gonbidatuak ere ez dira faltako.

Esan bezala, Josu Garate dantzari eibartarrak zuzenduko du bigarren saio hau. 1997. urtetik Argia dantza taldeko dantzaria da, eta gaur egun, taldearen azken lanean parte hartzen ari da, 'Martin Zalakain' izeneko ikuskizunean, dantzari gisa. Dantzan.eus webgunean ere lan egiten du, dantza bultzatzen eta sustatzen.

Bestalde, Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan irakaslea da, eta zenbait talderekin dantzaldiak dinamizatzen ere aritu da, hala nola MP5 edo Aiko taldeekin. Azkenik, berri herriko Kezka dantza taldeko eta Arrateko Ama Birjinaren ezpata-dantza dantzarien kofradiako kidea da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Josu Garatek zuzenduko du Ilunabarrean dantzan zikloaren bigarren saioa