Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nafarroako Bera herritik datorkigu Joseba Irazoki. Gehienbat gitarra-jotzaile eta kantari gisa ezagutzen dugu, baina beste hainbat musika tresna ere jotzeko gai da. Haren izena aipatzen denean, badira behin eta berriz errepikatzen diren hitzak: 'sormena', 'esperimentazioa', 'psikodelia', 'sailkaezina', 'polifazetikoa'... Azken bolada honetan horrenbestetan erabiltzen den 'transbertsala' adjektiboa ere, guztiz egokia da Josebaren ibilera definitzeko.
Musikari hau ikusia dugu, besteak beste, pop, folk, rock, punk eta garaje estiloak jorratzen. Eroso dagoela dirudi bai akordeoi orkestra batek lagundurik bai Rafa Berrio kantautorearekin edo Athom Rumba, talde hiritar eta kañeroarekin jotzen. Dozenaka lanetan utzi du bere aztarna eta guztietan saiatzen da zerbait berria eskaintzen. Laguntzaile gisa musikari askorentzat egin du lan: Mikel Erentxun, Natxo Vegas, Beñat Axiari, Duncan Dhu, Maixa eta Ixiar eta abar. Gaur egungo euskal musikagintzan izen gutxik daukate hain prentsa ona eta egia esan, berak egindako lanei errepasoa emanez gero, guztiz ulergarria da.
Josebaren herria oso kasu aparta da musikari dagokionez. Lau mila biztanlera heltzen ez den herri batean, maila handiko musikarien zerrenda ederra dugu: Petti, Iñigo eta Igor Telletxea, Joseba B. Lenoir, Beñardo Goietxe eta Raúl García (Mugaldekoak), Mikel Irazoki -orain Miguel Bosérekin lanean ari dena- haren anaia Fernan, soinu teknikaria Donostiako Kursaalean, baita talde sorta luze bat ere: Zup, Noise Hole, Gutariko Bat, Borrokan, Onddo, On Benito, Sexy Sexers...
Euskaltzaindia antolatzen ari den 'Kontzertu Akustikoak' zikloaren barruan, joan den ostegunean musikari beratarra elkarrizketatzeko aukera izan nuen, haren ekitaldiaren sarrera modura. Haren iritziz, mugaren hurbiltasunak zerikusi zuzena dauka musika-zaletasun horrekin: «Musikari eta talde pila bat daude, bai, eta gainera, oro har, nahiko joera ausartak lantzen dituzte. Frantzia hurbil daukagu eta aspalditik Frantziatik etorri zaigu Europako abangoardian zegoena. Mikel Laboak Baionara joateko ohitura zeukan Franco garaian haize berrien bila».
Irazoki oso kritiko agertzen da musika esparruan egungo egoera aztertzerakoan: «Musika estilo batzuetako kontzertuetara 30 urtetik gorako jendea soilik joaten da. Gainera, zuzeneko musikarekiko interes falta nabarmena sumatzen dut. Oso ondo dago La Polla edo Hertzainaken itzulerak arrakasta handikoak izatea, baina gero tabernetako kontzertuetan askotan ez da jenderik agertzen. BBK Live eta antzeko musika jaialdi erraldoietara doan jendea, ez doa musika entzutera; formatu txikiak zaintzen ez badira ez dugu hemengo talderik ikusiko etorkizuneko festibal handietan...».
Hala eta guztiz, Joseba ez dator bat horrenbestetan entzuten den mantrarekin, «Internet musika hiltzen ari dela» ziurtatzen duen horrekin:
«Musika ez da sekula krisian egon, eta ez da egongo. Industria da galduta dagoena. Hori da internetek hankaz gora jarri duena, ez musika».
Berbaldia amaitu ostean, musikariak bere unibertso onirikoetara eraman gintuen, doinuen eskutik. Gelako erretratuetan, izandako euskaltzainek, serio demonio, ez zuten fitsik ere galdu nahi. Orain ulertzen dut zergatik, berriki, 'flipatu' hitza onartu duten...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.