NAHIKARI CAYADO
Jueves, 14 de noviembre 2019, 22:57
Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon abeslari portugaletearrak kantari gisako bere 35.urteurrenarenaren ospakizunaren baitan. Nazioarteko Bira honen hasieran Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat eszenatokietan aritu bazen ere, hilabete gutxi barru Latinoamerikara bidaiatzea erabaki zuen. Atlantiar ozeanoa gurutzatu ondoren, Kuban, Uruguain, Chilen eta Argentinan aritu da zuzenekoak eskaintzen Portugaletekoa. Oraingoan Mexikora itzultzea erabaki du, '35' izeneko biraren baitan. Azteken lurralde honetan Hidalgo, Jalisko eta Guanajuato estatuetan egingo du geldialdia azaroa eta abenduaren lehenengo astera bitartean.
Publicidad
Pachuca izeneko hirian emango du euskaldunak bere lehenengo kontzertua 'Ignacio Rodríguez Galván' izeneko poesiaren nazioarteko jaialdiaren bederatzigarren edizioan, Jorge Contreras Herrera poeta mexikarraren agindupean. Hitzordu hau datorren 26an izango da, Romo de Vivar antzokian. Hurrengo egunean Trenbidearen Kultur Etxean ariko da, eta hilaren 28an Hidalgoko unibertsitatean emango duen kontzertuarekin agur esango dio poesiaren jaialdi honi.
Mexikoko abentura honen bigarren geltokia Guadalajaran egingo du Joseba Gotzonek, Jaliscon. Bertan zuzeneko berezi bat eskainiko du, emozioz beterikoa. Izatez, orain dela 80 urte desagartu zen bertoko euskal selekzioa, 'Selección Euzkadi', izenekoa. Kantariaren zuzenekoaren aurretik 'Un equipo de hermanos' (Anaien taldea) dokumentala proiektatuko dute. Kasu honetan, portugaletearrak 'Nortasuna' diskoaren abestiak kantatuko ditu, selekzio horren historia kontatzen baitu honen errepertorioak.
Azaroaren 30ean literatura eta arte independentearen jaialdian ariko da Joseba Gotzon, Guadalajaran bertan. Azkenik, mexikar herrialdea agurtzeko Guanajuatoko León hirian joko du zuzenekoa, pasaden urtean bertan izan zuen arrakasta errepikatzeko asmoz.
Joseba Gotzonek 250 abesti dauzka momentura arte SGAEn erregistratuta, 17 disko kaleratuta, dozenaka bideoklip argitaratuta, beste hainbeste zuzeneko disko… orain, bira hau akustikoan egiten ari da, momentura arte arrakasta gehien izandako abestiako gogora ekarriz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.