![Joseba Ezkurdia, Lau eta Erdiko lehiaketaren jaun eta jabe](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201911/19/media/cortadas/ezkurdia-kk9G-RqkB7onvSuGd1gov9catTjO-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Joseba Ezkurdia, Lau eta Erdiko lehiaketaren jaun eta jabe](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201911/19/media/cortadas/ezkurdia-kk9G-RqkB7onvSuGd1gov9catTjO-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 18 de noviembre 2019, 21:46
Zortzi urte igaro dira Joseba Ezkurdiak (Arbizu, Nafarroa, 1991) profesionaletan debutatu zuenetik. Dudarik ez dago azken urte hau bere ibilbideko unerik garrantzitsuena izan dela, arbizuarrak hiru txapela bereganatu baititu. Igande honetan azkenengoa, Altuna III.ri irabazitakoa.
Azken urteotan une erabakigarrietan Ezkurdiak aurkeztutako gabezia desagertu egin da nonbait. Arlo psikologikoan gero eta sendoago dabil eta hori azken hilabeteotan eskuratu dituen emaitzek argi eta garbi erakusten dute. Defentsan lasai eta gustura dihardu nafarrak, ez baitio beldurrik galtzeari eta hortik etorri da izan duen izugarrizko hobekuntza.
Pasa den urtean ere Altuna menderatu zuen Lau eta Erdiko txapelketako finalean. Gainera, binakakoa ere irabazi du Zabaleta bikotekide zuela, Elezkano II.a eta Rezustaren aurka. Igandekoa hortaz, urteko hirugarren garaikurra izan du.
Igandeko erronkan Ezkurdiak jokoz erresistentzia eta indarra erakusteaz gain, buruz ere oso indartsua dabilela eman zuen ezagutzera. Izan ere, nafarra ez zen urduri jarri Altuna III.a partida irabazten hasi zenean. Hiru eta huts hasi zen Amezketakoa irabazten. Dena den, nafarrak gogor aurre egin zion norgehiagokari, sei tanto jarraian eginez.
Apustuek Altuna III.ren alde egiten zuten partidaren hasierako uneetan eta ez zen gutxiagorako, gipuzkoarra 7 eta 10 joan baitzen irabazten. Bigarren zatian, berriz, Ezkurdiak sendo erantzun zuen eta 16-12 alde jarri zitzaion erronka. Berriz ere, ordea, Altuna III.ak alde izan zuen markagailua, 17-16.
Aipatu bezala Ezkurdia partidaren amaieran ez zuen aurreko urteetako urduritasun bertsioa erakutsi. Azken hilabeteotoako segurtasun eta sendotasuna erakusgai zuela bost tanto burutu zituen, txapelketa bere alde jarriz.
Iruñeako Nafarra Arenan ospatutako partidak zaletu ugari bildu zituen. Erakustaldia, aldiz, ikaragarria izan zen, osotara 307 pilotakada aurkeztuz. Tanto luzeak eta gogorrak jokatu zituzten aurkariek, zenbait opari tarteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.