Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Plater desberdinak deskubritu toki desberdinak bisitatzen ditugun bitartean. Horixe da Joseba Arguiñano sukaldariak 'Sukaldaria' programaren bitartez eskaintzen diguna. Gaurko saioan Antzuolan (Gipuzkoa) ibiliko da , eta 2.000 biztanle inguruko herri horretako ohiturak eta auzokideen istorioak bilduko ditu, betiere, bertako gastronomiarekin lotuta.
Hasteko, Debagoieneko udalerri honetako Zurrategi plazan izango da, non Joxe Angel Arbuluk larrugintza ogibidea gogora ekarriko duen. Programaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, «gizon honek bizitza osoa eman du larrua lantzen, eta antzinako lanbide horren azken aztarnak erakutsiko dizkio Arguiñanori». Hori nahikoa ez balitz, sukaldaria soldadu bihurtuko da une batez Edurne Iturberen laguntzarekin, eta gibela Antzuolako erara prestatuko dute elkarrekin.
Joseba Arguiñano joango da Galartza auzora Pello Legorbururen behiak ezagutzera. Piriniotar arrazako aleak dira, eta Baserria Km0 izendapenarekin hazten ditu. Gainera, saioko kamerek belar-bolak egiten harrapatu dituzte, eta prozesua nolakoa den ikasiko dute asteazken gauean pantaila aurrean jesarritzen direnek. Ondoren, Pelloren lagun-taldearekin barbakoa egitera joango da Joseba, eta hanburgesak egingo dituzte.
Mendi inguruan ibili ostean, erdigunera jaitsiko dira, Florentino Lamarianoren errotara. 400 bat urte ditu, eta 24 baserriri ematen zien elektrizitatea. Florentinok hamaika istorio ditu, eta Joseba gustura ibiliko da harekin eta haren ilobarekin. Janire Lamarianok krema naturalak egiten ditu, eta gure sukaldariak aurpegi-maskara bat egin eta azalean probatzeko aukera emango dio.
Amaitzeko, Lapatza baserrian lanean jarriko dute Arguiñano. Tomas Larrañaga nekazaritza biologikoan aritzen da, eta barazki-saskiak banatzen ditu Antzuola aldean. Baserri munduan murgilduta, Juena Dornaletche euskal argentinarra ezagutuko dute. Begetarianoa da, eta iaztik hartzen ditu barazki-saskiak. Saioa amaitu baino lehen, berarekin prestatuko du Josebak azken platera: kuiatxo loreak Boloniako saltsa beganoarekin. 'Sukaldaria' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.