Borrar
Bere literatur ibilbide oparoan batez ere zientziarekin erlazionatutako liburuak eta artikuluak kaleratu izan ditu Eusko Ikaskuntza
Jose Ramon Etxeberria irakasleak eskuratu du Manuel Lekuona Saria

Jose Ramon Etxeberria irakasleak eskuratu du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak banatzen duen garaikurra eman diote, zientzietako goi mailako irakaskuntzan euskararen erabilpena sustatzeko egindako ekarpenari, nahiz euskal kulturaren babesle sutsua izanagatik

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 17 de octubre 2020, 01:17

Jose Ramon Etxeberria irakasleak eskuratu du Manuel Lekuona Saria. Eusko Ikaskuntzak banatzen duen garaikurra irakasle bizkaitarrari eman diote, zientzietako goi mailako irakaskuntzan euskararen erabilpena sustatzeko egindako ekarpenari nahiz euskal kulturaren babesle sutsua izanagatik.

Sari honetaz gain, besteren bat ere eskuratu du, 2011. urteko CAF-Elhuyar Merezimendu Saria edota Bilboko Aurrezki Kutxak banatzen zuen Resurrecion Maria de Azkue euskarazko ikerlanetarako aitortza 1986. urtean.

Gernikarra jaioterriz, Industria Ingenieritzako ikasketak jorratu zituen EHUren menpe dagoen Bilboko Ingenieritza Goi Eskolan. EHUk duela lau hamarkadatik hona eskaintzen duen Udako Euskal Unibertsitatearen sorreran esku hartzeaz gain, Bilboko Ingeniaritza Fakultatean klaseak eman ditu hainbat urtetan, duela bi urte erretiroa hartu zuen arte. Horrez gain, euskara irakasteko gau eskolaren sortzaileetako bat izan zen, Bilboko Santutxu auzoan 1966. urtean martxan jarri zena.

Bere literatur ibilbide oparoan batez ere zientziarekin erlazionatutako liburuak eta artikuluak kaleratu izan ditu. Era berean, euskal kulturarekin zerikusia duen testu bat baino gehiago landu izan du. Orotara 18 liburu plazaratu ditu, eta artikuluak ehundaka zenbatu daitezke. Euskararen alde lan eskerga handia egindakoa da. Horren harira, Euskararen Akademia Ofizialak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006. urtean. Euskaltzaindiako Gramatika Batzordean parte-hartu izan du, baita Euskara Agerkariaren batzordean ibili ere.

Ingeniaritzan lizentziaduna izateaz gain, fisikan doktorea ere bada Etxebarria. Gainera, itzultzaile eta politikaria ere izandakoa da. Orotara lau alderdi politikotan militatu zuen, hala nola, EAS, EHAS, HASI eta HBn. Azken honetan Eusko Legabiltzarreko parlamentaria izatera ere ailegatu zen. Erretiroa hartu zuenetik, aldiz, Euskarazko Wikipedian boluntario gisa ibiltzen da, euskarazko kalitatezko edukiak osatzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jose Ramon Etxeberria irakasleak eskuratu du Manuel Lekuona Saria