Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Martes, 3 de marzo 2020, 11:00
Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren lanei buruzko 'Izenik gabe 200x133' filma izango da ikusgai Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuño aretoan, martxoaren 11n, 18:00etan. Filma Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan antolatu da, eta Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta bere alabak zuzendu dute. Filma amaitutakoan, Enara Goikoetxeak berak filmari buruz hitz egingo du.
Pelikula honetan Jose Luis Zumeta agertzen da autobus garaje zahar batean daukan tailerrean lan egiten. Hor, 200x133 tamainako bi lan egiten ari da, eta horregatik hain zuzen ere jarri diote filmari izenburu hori. Lan horiek Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean ikusgai izango dira gerora. Filma, berez, 2013. urtekoa da, eta gidoia Miren Juaristik eta Monika Zumetak egin zuten. Irauten dituen 82 minutuetan bi koadro horien sortze-prozesua ikusiko da.
Zumetak espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa landu ditu. Horrez gain, informalismoaren jarraitzaile sutsua ere bada. Batik bat kolore gorriak, horiak eta urdinak erabiltzen ditu, eta azken urteetan abstrakzioa izan da gehien erabili duena, kolore deigarriak erabiliz eta tamaina handiko lanak eginez.
Hainbat liburu eta diskoren azalak diseinatu ditu, eta horri esker, arte garaikidea ezagutzen ez zuen publikoaren artean ezagun egin da. Oso goiz hasi zen margotzen, eta 19 urterekin dagoeneko, urrezko domina irabazi zuen Madrilen antolatutako 'Pintura joven' lehiaketan.
60ko hamarkadan 'Gaur' euskal arteari buruzko taldea sortu zuen Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu, Sistiaga, Amable Arias eta Néstor Basterretxearekin batera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.