Borrar
Jose Luis Otamendi azpeitiar idazle, ipungile eta poeta dugu. E.C.
Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua kaleratu du

Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua kaleratu du

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, idazleak berriro ere lan berri bat ondu du, azken urteotan izan dituen kezka nagusiak irakurgai daudelarik bertan

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 11 de septiembre 2022, 20:00

Jose Luis Otamendi idazleak 'Landura' poema liburua kaleratu du. Susa argitaletxearen zigilupean idazle azpeitiarrak Donostiako Pandora tabernan aurkeztu zuen lana aurreko astelehenean, irailaren 5ean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, Otamendik berriro ere lan berri bat ondu du, azken urteotan izan dituen kezka nagusiak irakurgai daudelarik bertan.

Obra honek biltzen dituen testuetako gehienak koronabirusak eragindako itxialdi garaian landu zituen, giro horrek pisu nabarmena duelarik bertan. Idazle gipuzkoarrak, beldurra eta autoritarismoa gailentzen ari diren krisi ekonomikoko garaiotan, pertsonak oskolean sartzen eta ezkutatzen ari direla nabarmendu nahi izan du.

Izan ere, norbanakoek klaustrofobia bezalako bat sentitzen dutelakoan dago Otamendi, baita horiek agorafobia apur bat sentitu ere, zenbait pertsonei gaur egun kalera ateratzeak beldurra ematen baitie, bere esanetan. Guzti hauxe poesiaren bitartez eman du aditzera hor nonbait Otamendik. Halaber, liburu honetan narrazioak, deskribapenak, iritziak, pentsamenduak eta gogoetak aurkitu ditzake irakurleak, horiek guztiek poema bakoitza osatzen dutelarik.

Jose Luis Otamendi azpeitiar idazle, ipuingile eta poeta dugu. Idazle ogibidea Bigarren Hezkuntzako irakasle lanarekin uztartzen du gaur egun. Bere literatur ibilbide oparoan euskara hutsean ibili izan da beti, genero ugari landu dituelarik, hala nola, poesia, antzerkigintza, saiakera edota narrazioa. Orotara 11 lan kaleratu ditu gaur egun bitarte. Dudarik gabe, poesiaren alorra izan da gehien jorratu duena, guztira 8 poema liburu plazaratu dituelarik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua kaleratu du