Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 15 de enero 2020, 22:46
Jose Azqueta bela-nabigatzailea izendatu dute Getxoko 2019ko kirolari onena. Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XIII. edizoaren galan jaso zuen saria Areetako Itsas Elkarteko kideak. Garaikurraren banatze ekitaldia astelehenean, urtarrilak 13, ospatu zuen Getxoko Udalak Olatua kruzeroen terminalean.
Aitortza honi esker, Areetako Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club itsas elkarteko bela-nabigatzaileak burutu duen denboraldi paregabea aintzatetsi nahi izan dute. Izan ere, Azqueta bosgarren izan da J80 klaseko Munduko Txapelketan eta hirugarren Espainiako Bela Txapelketan.
Era berean, Getxo Kirolakeko, Udaleko teknikariek eta kirolarekin erlazionatutako herriko pertsona esanguratsuek osatutako epaimahaiak honako kirolari hauek ere saritu dituzte: batetik, Victoria Madariaga hockey-jokalaria (zilarra eta brontzea Euskadirekin, 18 eta 16 urte azpiko txapelketetan; bestetik, Jon Míguez boxeolaria (welter pisuko munduko txapelduna junior mailan); eta, azkenik, Virginia Díaz Raspas Arraun taldeko arraunlari (Europako txapelduna lemazainik gabeko 2koan eta Espainiako Distantzia Luzeko txapelduna senior mailan).
Biobizz ontziko patroia den José Azqueta pozik agertu zen eman dioten garaikurrarekin. Nabigatzaileak nabarmendu zuenez: «Urte ikusgarria ixteko ezustekoa izan da. Pare bat urte egin ditut gogor entrenatzen eta, egia esan, ez genuen espero maila horretan egongo ginatekeenik».
Getxoko kirolaren gala berezi honetan 300 lagun batu ziren. Aipatutako garaikurrez gain, honako talde hauek ere sarituak izan ziren: gazte mailan, Getxo Waterpolo Bolue karteko Igeriketako emakumezkoen taldea, Espainiako Txapelketan umeen 4x100 erreleboan zilarrezko domina irabazteagatik; eta Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club-eko gizonezkoen belaontziko eskifaia, Munduko eta Espainiako txapelduna J80 klasea izateagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.