Unai Sarriugarte
Viernes, 2 de junio 2023, 17:30
Jose Antonio Loidiren 'Hamabost urte Urgainen' nobela beltza birargitaratu dute. Izan ere, 68 urte igaro dira testua kaleratu zenetik, eta, oraingo honetan, Erein argitaletxeak berriro ere atera du argitara, «Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe noski», diote. Jon Alonso idazlea arduratu da argitalpen honetako hitzaurrea lantzeaz, genero beltzean idazle aski ibilitakoa baita nafarra. Obra bildumaz aldatu da, polizia nobela den heinean, Ereinen Uzta Gorria bildumara pasa delarik, azken honek nobela beltzak eta misteriozkoak uztartzen baititu.
Publicidad
1955. urtean argitaratutakoa, genero beltzeko euskarazko lehen nobela izan zen, eta alde horretatik aitzindari izan zen euskal literaturaren historian.
Aipatu bezala, Erein argitaletxeak hartu du bere gain nobela berrargitaratzeko testigua, eta, Uxue Rasquin editorearen esanetan, «gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten moldatu dugu». Irakurketa errazteko zenbait aldaketa gauzatu dituzte, aurreneko edizioetako gaizki ulertuak eta akatsak zuzenduaz. Era berean, jatorrizko edizioan izandako Jose Luis Nabaskuesen ilustrazioak alde batera utzi eta Cristina Fernandezek egindako azal berri bat erantsi diote.
Jon Alonso idazle iruindarrarentzat liburu heroikoa da Loidirena. Bere esanetan, «liburua idatzi zen garaiei erreparatzen badiegu, 1955. urtean euskaraz idaztea eta argitaratzea orain baino askoz zailagoa zen, frankismoaren zentsuraren menpe bizi baitziren autore gehienak». Beraz, ez ezazue pentsa eta anima zaitezte lan honen bertsio berria irakurtzera!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.