Lorenzo, Yamaha baten gainean, garaipen bat ospatzen EFE

Jorge Lorenzoren itzulera

Harmailatik ·

Yamahak gidari espainiarra probatzaile gisa fitxatu du Marc Márquez-en aginterriarekin bukatzeko. Lortuko du kirolari erretiratuak Maverick Viñales podiumeko gorenera igotzea?

Domingo, 2 de febrero 2020

«Yamahara itzultzeak oroitzapen onak ekartzen dizkit, podium asko, garaipenak eta hiru titulu lortu genituen elkarrekin». Twitter-ean publikatutako bideo baten bidez eman du Jorge Lorenzok bere itzuleraren berri. Iaz kiroletik erretiratutako gidariak lehiaren premia du. Ezin gasolinatik urrun bizi.

Publicidad

Irabazteko jaio denak saila ... du zirkuituan jarraitzea garaile ateratzeko aukerak desagertzen direnean. Baina beste lagun bat podiumeko gorenera igotzeko erronka aurrean jarrita, lehiaketa benetan maite dutenek, ezin izaten dute ezetz esan. Eta horretan arrapatu dute Jorge Lorenzo. Yamahak, bere betiko etxea, bueltan behar zuen, probatzaile modura, Rossik eskatuta, bere esperientzia eta maisutasuna medio Maverick Viñales munduko txapeldun egiteko. Eta, bide batez, Marc Márquez-en aginterriarekin bukatzeko.

Márquez eta Lorenzo taldikeak izan ziren iaz EFE

Palma-ko fenomenoari, hiru aldiz mundiala eraman eta gero, ezinezkoa gertatu zaio kataluniarra gainditzea. Egia esan, behin lortu zuen, 2015an. Yamaha baten gainean nola ez. Lorenzo garaile, Valentino Rossi bigarren eta Márquez (Honda), sei lasterketa bukatu gabe utzita, hirugarren.

'Cervera-ko trumoiak' ez du harrezkero inolako aukerarik eman. 2016, 17,18 eta 19an Marquez-ek altxatu ditu besoak denboraldi bakoitzeko azkenean. Eta horren aurrean, Rocky-k motorretik betirako jaistea erabaki zuen. Ducatirekin (2017-18) ezin. Ezta Hondan, Márquez bera taldekide zuela.

Erabakiam dirudienez, ez da hain betirako izan . Lorenzok atzo igo zen bere YZR-M1 berriari. Sepangeko zirkuituan jokatzen den 'shakedown'-ean dago, eta urtean zehar IRTAko beste proba ofizial batzuetan eta motoaren garapena bultzatzeko taldeak antolatuko dituen test pribatuetan parte hartuko du.

Publicidad

Lasterketan ikusteko aukera

Iwatako taldeak sortutako dream team-a, Maverick Viñales eta Valentino Rossi-rekin pistan, ez du baztertzen espainiarrak lasterketaren bat egin ahal izatea 2020an fabrikatzaile gisa izango duten sei 'wild card' horietako bat erabiliz, baldin eta Mallorca-koak berriro korrika egitea erabakitzen badu.

«Oso pozik nago Yamaharekin akordio batera iritsi berri naizela iragartzeaz, bere proba-taldearekin bat egiteko. Yamaharen etorkizunerako onena nahi dut; beraz, espero dut nire esperientzia baliagarria izatea ingeniariei eta pilotuei, eta titulua itzuli ahal izatea lantegira».

Publicidad

Yamaha, Honda eta Ducati taldeekin ibili da Lorenzo MotoGP txapelketan EFE

Lorenzoren itzulerarekin batera, japoniarrek ere Fabio Quartaro-ren fitxaketa biribildu dute. Talento gazte italiarrak, Rossi ordezkatuko du 2021an. Erabakita dago. Etorkizunak beti iragana aurreratzen du. Doktorea bezain ona izateko aukerarik izango duen ala ez bete gauza bat da. Momentuz, disfruta dezagun Urbino-ko mitoarekin. Gasolina agortzen ari zaio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad