Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 20 de diciembre 2023, 14:03
Jorge Giménez Bech (Irun, Gipuzkoa, 1956), Alberdania argitaletxearen sortzaile eta editorea, hil da asteazken goizean, 67 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru gisa hasi zuen bere ibilbidea (1984-1993) eta Plazara kultur eta literatur aldizkaria zuzendu zuen, 1993an Inazio Mujika idazle eta editorearekin batera Alberdania argitaletxea sortu zuen arte.
Hainbat komunikabidetako kolaboratzailea izan da, baita Lur Hiztegi Entziklopedikoa hiztegi entziklopedikoan erredaktorea ere. Gainera, 1987an, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten eta postu horretan ibili zen 2001. urtera arte.
Jorge Gimenez Bech, “editorea” hil da.
— Euskal Editoreen Elkartea (@ElkarteaEuskal) December 20, 2023
Editorea, idazlea eta itzultzailea.
Euskal Editoreen Elkarteko familia, 14 urtez gure presidentea izan baitzen. Sutsu egin zuen lan elkartean, euskal liburuaren ordezkaritza lanetan, euskal liburugintzaren defentsan. pic.twitter.com/ZQJskYKE2f
Alberdaniari dagokionez, azpimarratzekoa da argitaletxeak hainbat estilotako liburuak argitaratu dituela, euskaraz zein gaztelaniaz, poesia, eleberria eta saiakera barne. Horrela, hainbat idazlek lehen aukera izan zuten argitaletxearen eskutik, beste askok Alberdania bidelagun zutela egin dute beren ibilbidea, eta beste hizkuntza batzuetako idazle dezentek euskarazko ahotsa aurkitu dute itzulpenaren bidez, hala nola, Stefan Zweig, William Shakespeare James Joyce...
Baina literaturarekin izan zuen harremana editore hutsarena baino askoz haratago joan zen. Anjel Lertxundiren 'Itzuliz usu begiak', 'Horma', 'Etxeko hautsa', 'Eskarmentuaren paperak', 'Zoaz infernura, laztana', 'Zorion perfektua' edo 'Otto Pette' liburuak gaztelaniara eraman zituen. Besteak beste, Inazio Mujika ('Gerezi denbora'), Arantxa Iturbe ('Lehenago zen berandu'), Jokin Muñoz ('Bizia lo' eta 'Antzararen bidea') eta Aingeru Epaltzaren ('Lasto sua') lanak itzuli zituen.
Sortzaile gisa, Gabriel Aresti ipuin lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, 'Trenenaren zain' testuarekin, eta aldi batez gidoilari izan zen 'Goenkale' edo 'Zeuk erabaki' saioetan.
Eta nabarmentzekoa da ETAk haren aita, José Jiménez Mayoral guardia zibila, hil zuela 1982an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.