Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hor dago igandez igande. Batzuetan umoretsu, beste batzuetan serio, baina ia beti sakon. Berarena da, gaur egun, astero derrigorrez ikusi behar dudan telebista programa bakarra.
Jordi Evolek aldekoak eta kontrakoak biltzen ditu eta talde bietan iritzi sutsuak aurki daitezke. Baina zure jarrera bata ala bestea izanda ere, ezin ukatu urte gutxitan Espainiako kazetaririk eraginkorrenen artean kokatu dela.
Evolek, besteak beste, Carrillok Paracuelloseko aferaz hitz egitea lortu zuen edota Valentziako metro istripuaren ezkutuko kontuak argitara atera zituen. Egia da bere atzetik lantalde baten ezinbesteko laguntza daukala eta bere lorpenak ezinezkoak izango liratekeela hori kontuan izan gabe, baina berak elkarrizketak gidatzeko daukan trebezia ere guztiz erabakigarria da harribitxiak ateratzeko orduan.
Santi Brouarden hilketaren inguruko programa zela eta gurean egon zen eta harekin solasaldia izateko aukera izan nuen. Nolabaiteko «izar» bihurtu izan den arren, deitura horren kontra egiten du: «Ezin dut onartu hori. Egia da ezaguna bihurtu naizela eta noizean behin norbaitek berarekin argazki bat ateratzeko eskatzen didala, baina ni betiko moduan bizi naiz, ez nuke aldatu nahi».
Baina nahi eta nahi ez, gauza asko aldatu dira bere bizimoduan azken urteotan. 'El Follonero'ren papera egiten zuena orain askoren jomugan dago. Bere programaren ikerketak direla eta, auziperatuak, dimisioak, espetxeratuak eta nabarmen utzitakoak suertatu dira. Euren 'biktimen' artean korporazio erraldoiak eta politikari ospetsuak izan dira. Presiorik bai? «Bai, presioak nabariak izan dira, baina inoiz ez dira zuzenak izaten, beti zeharka datoz, balizko salaketak ekiditeko». Katalana izanik 'procés'-ek ere eragina handia izan du bere zereginean eta alde bietatik kritika gogorrak jasan behar izan ditu: «Jakina, esaten badut ez dela inolako bortxakeriarik izan eta ez lukeela inolako ordezkaririk preso egon behar, batzuen haserrea eragingo dut, eta ordea, esaten badut erreferenduma gaizki antolatu izan zela eta horrek ezin duela inolako errepublika baten oinarria izan... ba besteak jarriko dira nire kontra...» .
Testuinguru honetan ulertu behar da Felipe Gonzalezi egindako elkarrizketa. Nahiz eta sarean milaka kritika jaso -horietako asko bere jarraitzaileen artean- Evolek bere burua defendatzen du: «Kataluniako aferan jarrera guztiak horren mugaturik daudenez, zerbait ezberdina dakarrenaren bila joan nahi genuen. Felipe Gonzalezek politikari katalanen espetxeratzearen kontra zegoela adierazi zuen eta hori ekarpen interesgarria iruditu zitzaigun».
Horrenbeste agintari eta pisuzko pertsonaiekin hitz egin duen norbaitekin, kalaka amaiezina izan liteke. Horregatik 'flash' moduko inpresio bat eskatu nion zenbait izeni buruz: «Carrillo? Historia. Pujol? Zinikoa. Arnaldo Otegi? Ezerosoa. Maduro? Enpatikoa. Florentino Perez? Boterea. Raxoy? Larritua. Esperanza Aguirre? Presaka. Jose María García? 'Genio y figura'. Jaume Matas? Zintzoa. Alberto Nuñez Feijoo? Iruzurtia. Mercedes Mila? Uharra. Felipe Gonzalez? (luzaroan pentsatu ostean) iragarlea... eta iluna».
Maitatua edo gorrotatua, egunen batean gure gaurko ikonoak aipatzerakoan tartean egongo da bera, dudarik gabe. Begian atzamarra disimuluan sartzeko artea borobildu duen kazetaria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.