
Zurekin
Miércoles, 19 de marzo 2025, 11:59
Jonkass proiektuak eskuratu du Paradisu Zinema musika bekaren bigarren edizioa, Iñigo Muguruzaren oroimenez EHZ jaialdiak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak antolatutakoa. Euren hitzetan, «gaztetasuna eta freskotasuna» hizpide dituen proiektua da.
Publicidad
«Ibilbidearen hastapenetan aurkitzen da proiektua, eta gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturekin erraz uztartzen dela iruditu zaigu», adierazi dute bekaren sustatzaileek.
Jon Castañeda dago Jonkass proiektuaren atzean, gidoigile, erredaktorea, erreportero, Kafe Antzokiko DJ eta Akerbeltz taldeko abeslaria, besteak beste. Azken hilabeteetan dago Jonkass egitasmoan murgilduta, eta bekari esker, proiektua gauzatu ahal izango du aurten.
Paradisu Zinema beka sustatu duten hiru eragileen iritziz, «garrantzitsua da musika estilo ezberdinek lekua izatea euskal musikaren baitan. Euskaldunok, musika estilo orotan izan dezagun erreferenterik».
Era berean, ekimenaren arduradunek eskerrak eman dizkiete beren lanak igorri dituzten 18 taldeei. Gainera, batetik, «oso eskertuta» agertu dira animatu izanagatik, eta, bestetik, jasotako lanen kalitatea nabarmendu dute. «Euskal Herrian eta euskaraz asko, estilo ezberdinetan eta kalitatearekin ekoizten dela argi gelditu zaigu», ziurtatu dute.
Oinarrietan azaldu bezala, bekaren irabazleak urtebeteko epea izango du orain proiektua borobildu eta grabatzeko, eta 2026ko EHZ festibalean eskainiko du lehen kontzertua. Paradisu Zinema musika bekaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta sustatzaileek iragarri dute azkena izango dela.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.