

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 18 de noviembre 2023, 19:55
Jone Uria Albizuri Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalista dugu. Modu horretan, Uria abenduaren 16an Miribillako Bilbao Arenan izango den final handian igoko da oholtzara txapela jantzi nahian. Algortarra Santurtziko Serantes Kultur Aretoan izandako bigarren finalaurrekoan gailendu da, 631 puntu poltsikoratu ondoren.
Bere atzetik Txaber Altube Sarrionandia kokatu da, 576 punturekin; Aitor Bizkarra Ruizek jarraitu dio, 574,5 puntu eskuratu ondoren; laugarren postuan Unai Mendiburu Valor gelditu da, 565 puntu lortu eta gero; jarraian Mikel Goiriena Larrazabal, 557 puntu erdietsi ondoren; eta sailkapena itxi du Bittor Altube Sarrionandiak, 498,5 puntu zenbatu ondoren.
Santurtzin gai-jartzaile beharretan Igor Menika aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxeberria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea egon da.
Xabat Galletebeitia eta Jone Uria, beraz, sailkatu dira finalerako, merezimendu osoz. Azken finalaurrekoa datorren larunbatean ospatuko da, azaroaren 25ean, Lemoan. Hantxe izango ditugu Aissa Intxausti Aburruza, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Josune Aramendi Perez, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi.
Gero eta gertuago kokatzen da finala, hilabete eskas, eta finlaurrekoetarako sailkatu diren bertsolariek dena ari dira jartzen. Bertsozaleok, berriz, beraien lan ikaragarria txalotzea gelditzen zaigu. Finala mundiala izango da, ez dago zalantzarik!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.