Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Lunes, 10 de octubre 2022, 11:18
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen fasea amaierara heldu da. Beraz, aurreko lau saioetako irabazleei, beste bi atxikitu zaizkie asteburu honetan. Hasteko, larunbatean, Donostian, Jone Uria gailendu zen, 706 puntu lortu zituen algortarrak eta Irungo finalaurrekoan abestuko du azaroaren 5ean. Igandeko emanaldian, berriz, Aitor Bizkarrak eskuratu zituen puntu gehien, 693,5. Abadiñarra azaroaren 12ko finalaurrekorako txartela eskuratu zuen, azaroaren 12an ospatuko dena.
Uriaren atzetik Onintza Enbeita, 688 puntu; Aitor Etxebarriazarraga, 682,5; Maddale Arzallus, 678; Eñaut Martikorena, 674,5; eta Beñat Iguaran, 659 punturekin gelditu ziren. Bizkarrari Asier Azpirozek jarraitu zion, 666 puntu; Maialen Alkizu, 658,5; Imanol Uria, 652; Unai Gaztelumendi, 630,5; eta Iñigo Mantzizidor, 622,5.
Laburbilduz, lehen faseko irabazleak Alaia Martin, Joanes Ilarregi, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika, Jone Uria eta Aitor Bizkarra izan dira. Gainera, puntuazioagaitik sailkatu diren bertsolariak Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Ane Labaka, Julio Soto, Onintza Enbeita, Agin Laburu, Aitor Etxebarriazaraga, Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena, Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Asier Aspiroz eta Iñaki Apalategi izan dira. Beraz, hauek ere lan aipagarria burutu dute. Sailkatutako 19 bertsolariei duela lau urte finalista izandako bost bertsolari batuko zaizkie: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Era honetan, Iruñean, abenduaren 18an, Bertsolari Txapelketa Nagusian gailendu daitekeen protagonistetako bat hauen artean egon daiteke. Bide honetik doaz.
Asteburu honetan, Txapelketa Nagusiak, atseden hartuko du. Hurrengo zita, urriak 22an, Elizondon izango da, finalaurrekoetako lehenengo itzuliko lehenengo saioa izango delarik. Taulara igoko direnak Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.