Verinesen 2018an izandako topaketa. Juan García Llaca
Territorios

Verineseko Solasaldiak 2023an

1985ean hasi ziren egiten Asturiaseko Pendueles herrian Salamancako Unibertsitateak duen Verines etxean Espainiako bost hizkuntzetako idazleen arteko elkarrizketak edo topaketak

Sábado, 21 de octubre 2023, 00:02

1985etik gaur arte etenik gabe egin dira idazleen eta kritikoen arteko Verineseko solasaldiak. Beren lehengo aita Víctor García de la Concha izan zen, Salamancako Unibertsitateko Katedraduna, eta ondoren Real Academiako lehendakari izendatua. Berea izan zen hizkuntza desberdinetako idazleak biltzearen ideia elkarren berri izateko, elkar ezagutza bultzatzeko. 2000tik aurrera zuzendari berria dute topaketok, Luis García Jambrina irakasle eta nobelagilea da orain buru nagusia.

Publicidad

Gaur egun topaketok badute oihartzuna Asturiasen, baina handik kanpo nekez ageri du burua. Bada jenderik hartaz ezer ez dakiena, bada pertsonarik, idazleen artean batez ere, bizirik jarraitzen ote duten galdetzen duena.

Eta bai, Kultura Ministerioko Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusia eta Salamancako Unibertsitatea elkarrekin lanean ari dira idazleak Verinesera gerturatzeko orduan.

Bizitza luzea

Irailean egin zen bilkura hogeita hemeretzigarrena izan zen, 1985ekoak ere kontatzen baitu, berrogeitik gertu, eta Luis García Jambrinak zuzentzen duen hogeita laugarrena. Data borobiletatik hurbil beraz.

Urte luze horietan gai asko aipatu dira. Hasieran literatura generoak ziren enbor nagusia, eta horrela aipatu ziren 1985ean 'Poesia berria', 1986an 'Nobela', 1987an 'Ipuingintza', eta horrela joan ziren urterik urte beste gai batzuk: saiakera, literatura komunikabidetan, mitoa eta errealitatea gaurko kontakizunean, idazkera eta ahozkotasuna…

Beste ildo batek hartu zuen, baina, nagusitasuna urteen joanean. Eta generoak aipatu ordez, gaiak jarri zituzten mahai gainean idazleen hausnarketa biderako. Horrela, Verineseko historia eta egindako bidea izan ziren gaia 2002an, urtero han izaten zen eta berriki zendua zen Carlos Casares idazle galiziarraren omenetan; 2006an, Amerika izan zen gaia, hango eremuan gertatzen den utopia eta mitoak aztertuz; Literatura eta zinema, 2008an. Kazetaritza kulturala, literatura aro digitalean, komikiaren olatu berria ere jorratu ziren. Eta 2020an, izurritearen indarraz oharturik 'Distopia literaturan' izan zen hizpidea.

Publicidad

Gogoan dut oraindik nola joan ginen Juan Mari Lekuona, Patri Urkizu eta hirurok lehen aldiko hartan, 1985ean, nire kotxean biderik bide hara heldu arte. Oroimen ederrak, ondo gordeak. Ondoren, euskal idazle asko eta nabarmenenak izan dira han: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Inazio Mujika, Ur Apalategi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Joan Mari Irigoien, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Maixa Zugasti, beste askoren artean.

Gaurko gaia

Tradizioari jarraiki, berriro bildu ginen 19 idazle Verinesen gai berezi bati aurre egiteko. Aurtengo bigarren seihilabetean Espainiak duenez Europako lehendakaritza hauxe izan zen gaia: 'Mundu berriak eraikitzen, muga zaharrak eraisten. Gaur egungo Espainiako letren Europako harrera'.

Publicidad

Hiru multzo oso desberdinek aipatu genuen gaia. Alde batetik, baziren akademikoak, Espainiako literatura (eta gaur egun kultura) bakoitza unibertsitatean bultzatu dutenak, eta neurri handi batean egindako lanarekin pozik zirenak. Baziren traiektoria luzeko idazleak, sarea egiten ari direnak, itzuliak direnak, baina ospearen eta itzalaren bila oraindik. Eta hirugarrenik, bide berrietatik ari direnak. Hauek ageri zituzten garaiko moldeak: Nadia Hafid komiki egileak, Denise Despeyroux teatro egileak, Esther Paniagua Interneteko komunikazioan adituak, eta Wattpad eta Book Tiktoker-ak zer ziren erakutsi zigun Javier Ruescasek.

Europan agertzeko bide berriak direla eta, Nadia Hafidek egin zuen hausnarketa ekarri nahi nuke hona. Bere buruari galdetu zion ea zergatik Frantziako komiki argitaratzaile nagusi batek, Castermanek, plazaratu zuen bere lana. Ea bere espresio berriagatik zen, edo ordea, gaitzat harturiko gatazkengatik: emigrazioa, bizitzaren latza, aitaren desagerpena… Erantzunak bigarren aukera hobetsi zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad