Ez dut nik Karmele Jaio askotan ikusi. Ez dut berarekin maiz hitz egin. Mezu elektronikoz eta horrela, bai. Baina hitzaldi batera gonbita egin nion batean kontatu zidana ekarri nahi nuke orrialde honetara.

Publicidad

Karmele Jaio eta erizain irakurzalea

Eta honela hasi zen Karmele Jaioren kontakizuna: Bazen behi idazle bat… Bada, bazen behin Karmele Jaio ebakuntzaren zain esku-ohe batean etzanda, larri eta urduri operazio-gelara sartu behar zutelako, eta ez da egoera hori inoiz goxoa izaten. Eta hain egora gorrian zegoela, erizain irakurle bat hurbildu zitzaion eta galdetu:

-Karmele Jaio zara, ezta?

Eta behetik gora begiratuz, hitzik gabe, buruarekin baietz egion zion idazleak. Orduan erizainak egile minduaren liburu bat atera zuen eta galdetu:

-Sinatuko didazu liburu hau, mesedez?

Ez zen momenturik egokiena ziurrenik liburu bat sinatzeko, baina hala eta guztiz ere sinatu egin zion idazleak; trantze hartan ere, idazlea beti idazle. Eta zalantzarik ez, irakurle amorratua horretan ere irakurle mitozalea.

Harrezkero, beti izan dut Karmele Jaioren patuagatik inbidia pixka bat. Ezagutu egiten dute idazlea, kalean agurtu esan ohi da, baina ebakuntza aurretik ere agurtu eta gurtu egin dute, ezagutu, nahiz eta unerik aproposena izan ez.

Publicidad

Karmele Jaio eta biok

Egia esango dut, niri ez zaizkit horrelakoak gertatzen. Nire ikasleek ere, esango nuke, ozta-ozta dakite azaltzen ari naizen irakasgaiaz zer idatzi dudan. Orain gutxi, beste irakasle batek esan zidan ikasleek ez dakitela nor den Joseba Sarrionandia. Hori horrela balitz, eta zalantza dut, nola ezagutuko naute ni Joseba Sarrionandiaren izena arrotz egiten bazaie.

Beraz, ezezagun! Ezezagun, duela aste batzuk arte. Ospitalean nuen hitzordua. Han agertu nintzen txintxo-txintxo eta ordurako. Oftalmologia saila zen, nirea ez baitzen ebakuntza kontua. Aulkian jesarri bezain pronto, hara non medikuak esaten didan (nire irakurlea ez baitzen erizaina):

Publicidad

-Zu zara Jon Kortazar?, Larrabetzuko baserri batean Arestiren liburu bi aurkitu dituena?

Agggg! Ai ama! Gorritu nintzen berehala eta azaldu nion zoritxarrez ez zirela liburu bi, soneto bi baizik, eta ez nituela nik aurkitu, baserri hartan bizi izan zen Marivi Gaubekak baino. Hark aurkitu, jaso eta gorde zituela.

Jarraitu zuen esanez gogoan zuela nola agertu ziren Arestiren poemok, gogoan zuela zer kontatzen nuen nik, Chicagon nengoela bakartasun hotzean eta nola alaitu zidan berriak egora latz hura. Buruan gordea zuen historia.

Publicidad

«Une batez Jaio eta biok batera egon ginen ospitale bateko osaketa gela batean»

Aipatu nion ez zela nire meritua izan. Ez zen kikildu hala ere, aipatu zidan egunkarian nire izena ikusi zuenean konturatu zela Oftalmologia saileko gaixoa nintzela, eta nik ulertu nuen sikiera nire idazki horren irakurlea nuela, eta aitortu zain egon zela ni agertu arteko kointzidentziaz, nirekin hitz egiteko.

Datuen konfidentzialtasunari buruzko legea dela eta, eta zintzotasunagatik ere bai, ezin izan nion nola zuen izena galdetu, nor ote zen, baina ez da dudarik betiko zordun geratu natzaiola, une txiki batean Karmele Jaioren nobelen parera igo zituelako nire idazki xumeak.

Publicidad

Une batez Karmele Jaio eta biok batera egon ginelako ospitale bateko osaketa gela batean erizain eta mediku irakurzaleen esku seguruetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad