Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pixkanaka-pixkanaka badoaz euskaraz jaiotako liburuak gaztelaniaz ere beren aurpegiak agertzen. Hizkuntza eta etxe aldaketa horretan nobelek eta oro har kontakizunek nagusitasuna dute. Galdetuko baligute zer itzuli den orain gutxi, seguruenik Katixa Agirreren 'Berriz Zentauro' ('De nuevo Centauro') etorriko litzaiguke burura. Eta beharbada ez genuke buruan izango Nerea Loiola Pikazaren 'Epizentroa' ere itzuli dela gaztelaniara ('Epicentro', pentsatzekoa zenez). Berriki agertu da Eider Rodriguezen 'Materiales de construcción' ere.
Agirrek aurretiaz 'Amek ez dute'/ 'Las madres no' lana eman zuen Tránsito etxean. Loiola Pikazarena Ereinek egin du Euskal Herrian. 'De nuevo Centauro' liburuak oihartzun handia lortu du. Aipamenak ditu 'El País'eko 'S Moda'n, 'Cuadernos Hispanoamericanos'en, 'El Mundo' egunkariko gehigarri kulturalean… batzuk aipatze arren, zeren nahikoa baita argitaletxearen web orriko 'Prentsa' atalean klikatzea, eta bertan ikusten da elkarrizketa ugari izan direla.
Askoz ere isilago pasa ohi dira gurean, eta esan dezadan kanpoan ere bai, poesia itzulpenak. Eta horregatik, orain gutxi agertu diren liburu bi ekarri nahi nituzke gaur hona. Merkatuaren alorrean, ezin ditugu konparatu literatur genero batek eta besteak duten indarra. Nobelak eta kontakizunak plaza zabalagoa dute gaur egun liburu dendetan eta irakurleen bihotzetan. Zenbat aldiz ez ote dudan nik entzun irakurketa klubetan: «Nik ez dut poesia irakurtzen», «Beldur naiz poesia irakurtzen hastea, ez dut ulertzen».
Dena dela, euskal poesiaren agerpena gaztelaniazko itzulpenetan iraunkorrago gertatu dela esango nuke. Agian arrazoi birengatik: neurri batean, testu kopuruagatik baino ez bada, errazagoa da poesia itzultzea, nobela bateko testu luzea baino; eta sarriago gonbidatzen dituzte egileak poesia errezitaldietara, poesia irakurtzera; poemak irakurri ditzakegu, nobelak, aldiz, osorik ez behintzat. Horrela, irakurraldietara agertzeko, nahiko izaten du poeta batek bost sei testu itzulita izatea.
Merkatuko arrazoiez gain, ene irudiko, poeten arteko bilkurek tradizio handia dutela esango nuke, eta bilkura horietan sortzen diren loturei esker agertzen dira asmoak eta argitalpenak.
Balea Zuria argitaletxeko kide diren euskal poeta bik berriki argitaratu dituzte gaztelaniaz beren liburuen itzulpenak. Aritz Gorrotxategiren 'Amua' (2019) eta Pello Otxotekoren 'Itsas bizimina' (2019) ikusi ditugu gure mugen gainetik igarotzen. Otxotekorena 'Sediento de mar' izenburupean agertu zen 2022ko urrian Valentziako 'Pre-textos' editorialean, eta Gorrotxategik 'Señuelo' izenburua jarri dio Gijóneko 'Trea' etxean 2023 urte hasi berrian eman duen bere liburuaren itzulpenari.
Lankide eta argitaletxe bereko kide ez ezik, poesia eskola berekoak direla esan da maiz egile biongatik. «Pentsamenduaren poesia» egiten dutela adierazi dugu usu, eta haiek ere izen bereko poesia jaialdiak egin dituzte, lehenik Durangon eta Donostian ondoren.
Baina badira poeta biren idaztankeran nortasun desberdinen hari batzuk ere. Aritz Gorrotxategiren 'Amua' liburuak badu heriotzaren inguruko arnasketa eta hausnarketarik. Baina ez dira falta bizitza sentitzeko aipamen nabarmenak eta gozamenerako bideak. Bizi giroz, sentsualitatez osaturiko bertsoak ez dira falta, filosofo klasikoen aipamenen artean. Pentsakizunari lotuagoa ikusi dut Pello Otxotekoren liburua, tinkoa analogia baten inguruan, itsasoaren esanahi pertsonala osatzeko asmotan.
Itzulpenak direla eta, batzuetan euskararen arnasa entzun dut gaztelania horren azpitik, eta ziurrenik asmatuko nuke itzulpen biok etorkizuna izango dutela aipamen munduan eta irakurleen zaletasunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.