Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Haur garaiko, haurtzaroko autobiografia bi argitaratu dira azken hilabeteotan gure artean. Esango nuke ez dutela izan oihartzun handirik, baina harribitxiak dira irakurle arretatsuarentzat. Juan Kruz Igerabideren 'Begi bat kokotean' eta Julia Otxoaren 'Tos de perro' liburuak ditut mintzagai. Haurtzaroari egindako begirada miresgarri bi.
Agian Elena Odriozola ilustratzaile ezagunak, Gustavo Puertak eta Marta Ansónek sorturiko Ediciones El Embudo-n argitaletxe berrian agertu delako, berrian eta euskal literatura sistematik kanpo dagoen horretan egin duelako, ez du itzal handirik lortu Juan Kruz Igerabideren luxuzkoa den azken uzta horrek.
Zubitegia web orrian begiratu dut zenbat iruzkin lortu dituen liburuak eta ez da gaur bat bera ageri, nahiz eta estimagarria den Juan Kruz Igerabidek bere betiko maisu-eskuz eta idazkera ederrez lortu duen emaitza. Zalantzarik gabe iazko haur literaturako liburu nagusi baten aurren gaude.
Juan Kruz Igerabidek aitortu du editoreen deia izan zela lanean hasteko bultzada. Ez da zaila ikusten hor liburuko irudien egile den Elena Odriozolaren adiskidetasuna.
Haurtzaro gazi-gozoa da Juan Kruz Igerabidek utzi diguna liburuko orrialdeetan. Iragan lauso baten irudi biziak. Etxeparek idatzi zigun moduan hemen ere, egileak «bere irudi propioa kreatu du» eta haurtzaroko, iraganeko ni horren irudia sortzeko «memoriaz, borondatez, endelgiaz goarnitu» digu, pertsonaia borobila sortuz eta frankismo garaiko soziologia agertuz.
Ispilu pitzatua osatuko balu bezala, narrazioak garaiko umearen puntu esanguratsuak bildu ditu: gurasoekin egindako bidaia guztiz ulertzen ez duena ('Irunera bidaia'), garaiko barrabaskeriak, mutil koxkorren artean gertaturiko pasadizoak. Baina gai bi dira nagusiak lehen momentutik bertatik: heriotza ('Bost urterekin alargun' edo, liburua aurrea doala, 'Aio, amona xaharra, aio'), eta gaixotasun garaiak ('Korua' atalean zein 'San Juan de Dios ospitalea' txatalean). Dena dela atal bakoitzean kontakizun hariak ugarituz doaz, eta haur baten begietatik ikusitako bizitza heltzen zaigu xuxen eta argi.
Edizioaren gardentasuna eta edertasuna goraipatzekoak dira. Hasteko eta bukatzeko egilearen garaiko argazkiak. Bereak eta herriko jendearenak, zeren Juan Kruz Igerabideren memoriak gizarte baten oroimen zabal eta sakona ekarri du orrietara.
Mikroipuinaren sailean lan handia egin du eta oso ezaguna da Julia Otxoa idazlea. Haurtzaroaren autobiografia den 'Tos de perro' liburuan ere genero literario hori baliatu da, baina mikroipuinak gai bakarraren inguruan batu ditu, beraz kontakizunak batasuna du, baina ipuin txikiez kontatua dago. Julia Otxoaren autobiografia hori guztiz da samina eta mikatza. Ardatz nagusi bat du: Balbino aitona Urbasako Raso deituriko leizearen ondoan hil zuten 1936ko irailaren 7an «gorria» omen zelako, hara bota, eta familiakoek ez zuten haren gorpuzkia lurperatzerik izan harik eta 2013an Aranzadi Elkartekoek handik atera zuten arte. Hotzaren eta elurraren maluta peko isiltasun garaiaren agerpen zorrotza.
Julia Otxoaren memoria leize horretan geratu zen iltzatua, haurtzaroko memoriaren argi elurtuan. Haurtzaroak aurrera egin zuen Donostian eta txakur-eztula izan zuen txikitan. Autobiografiak espazio nagusi bi hartu ditu kontutan. Donostia bere haurtzaroko tokia, eta senideen herria, gerra garaiko oroimenen eta magiaren kokalekua. Gaurkotasun tristea eta iragan mingarria.
Gaixoa, tristura, eta aitonaren irudiaren itzala, hiru bide Julia Otxoaren haurtzaroko argazkian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.